Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

AZAROAN BURUTUTAKO PRESTAKUNTZA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOAZAROAN BURUTUTAKO PRESTAKUNTZA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOAZAROAN BURUTUTAKO PRESTAKUNTZA
AZAROAN BURUTUTAKO PRESTAKUNTZA

AZAROAN BURUTUTAKO PRESTAKUNTZA

publicado en Gipuzkoako PEO

Azaroan zehar bi prestakuntza jarduera egin dira, biak harrera eta balorazio oso onekoak.
 

Azaroaren 4an, “Suizidioaren prebentzioa kontsulta pribatuetan” ikastaroa egin zen. Pedro Martín-Barrajón Suizidioa Saihesteko Psikologoen Sare Nazionaleko Koordinatzaileak eman zuen ikastaroa. Bere buruaz beste egiteko arriskuan dauden pertsonei laguntzeko benetako kasuetan oinarritutako metodologia praktiko baten bidez, parte-hartzaileek arriskua ebaluatzeko beharrezko tresnak izan zitzaten lan egin zen, bai eta kontsulta pribatuan suizidio-jarrerari ekiteko ere.

Bestalde, azaroaren 18an, “Gorputza, emozioa eta norberaren subiranotasunaren indarberritzea: teknika emozionalak eta gorputz-teknikak, laguntza psikologikoa genero-indarkeria ostean berreskuratzeko prozesuan” tailerra egin zen, Marta Mariñas López hizlariaren eskutik. Generoan eta genero-indarkerian espezializatutako psikologoa da Mariñas López. Tailerrean, parte-hartzaileei tresna eta baliabide praktikoak eman zitzaizkien, genero-indarkeriak duen eraginaren ondoren berreskuratzeko laguntza psikologikoa emateko, bai eta emozioak arautzeko eta bideratzeko hainbat tresna eta baliabide ere. Era berean, laguntza terapeutikoan esparru kontzeptual feminista sartzea sustatu zen, desberdintasuna betikotzeko aukerak minimizatuz eta profesionalek berek barneratutako genero-aginduak eta -estereotipoak identifikatu eta desmontatuz, akonpainamendu psikologikoaren prozesua oztopa ez zezaten.

 

 

01 12, 22