Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

DEKANOA RADIO SAN SEBASTIAN SARIETARA JOAN DA, MAITE GARAIGORDOBILEN OMENEZ

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEODEKANOA RADIO SAN SEBASTIAN SARIETARA JOAN DA, MAITE GARAIGORDOBILEN OMENEZ
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEODEKANOA RADIO SAN SEBASTIAN SARIETARA JOAN DA, MAITE GARAIGORDOBILEN OMENEZ
DEKANOA RADIO SAN SEBASTIAN SARIETARA JOAN DA,  MAITE GARAIGORDOBILEN OMENEZ

DEKANOA RADIO SAN SEBASTIAN SARIETARA JOAN DA, MAITE GARAIGORDOBILEN OMENEZ

publicado en Gipuzkoako PEO

Elkargoko Dekanoa Radio San Sebastián Sarietara joan da, Maite Garaigordobil ohorezko elkargokidearen omenez.
 
Sonja Massimo Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Dekanoa Radio San Sebastián Sarien galan izan zen joan den azaroaren 27an. Ekitaldi horretan, Maite Garaigordobil ohorezko kidea saritu zuten, Ikerketaren Bikaintasunaren Saria eman baitzioten.


Sariak Garaigordobilen ibilbide bikaina aintzatesten du. Garaigordobil nazioarteko erreferentea da garapen sozioemozionalean, eskolako bizikidetzan eta bullyingaren eta ziberbullyingaren prebentzioan, baita herrialdeko ikertzaile nabarmenetako bat ere. Idatzi dituen 34 libururekin, 200 artikulu zientifiko baino gehiagorekin eta mundu osoko ikastetxeetan aplikatutako esku-hartze programekin, bere ekarpena erabakigarria izan da prebentzioaren bidez haurren eta nerabeen ongizatea hobetzeko.


Ia lau hamarkadatan zehar, Garaigordobilek jolas kooperatiboan oinarritutako ekimen aitzindariak garatu ditu, baita jazarpena eta haurren depresioa prebenitzeko programa eraginkorrak ere.
 
Elkargoak harrotasunez ospatu du merezitako errekonozimendu hau eta Dekanoak pertsonalki zoriondu zuen Garaigordobil bere ibilbide akademiko eta profesionalagatik eta Psikologiaren arloan egindako ekarpenagatik.

 

 

28 11, 25