EUSKO JAURLARITZAREN SPRI ZERBITZUAREN DOAKO AHOLKULARITZA TEKNOLOGIKOA
publicado en Albiste orokorrak
SPRIren Inplkantalariak zerbitzuak zure negozioaren lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, zure beharretara egokitutako digitalizazioaren bidez, eta aholkularitza indibidualizatua eta zure errealitatera egokitua eskaintzen dizu: zure egungo egoera ebaluatzen dute eta urratsez urrats gidatzen zaituzte zure negoziorako teknologiarik egokiena sartzeko zailtasun teknikorik gabe.
· Zure produktibitatea benetan handituko duten eta zure empresa bezeroak bilatzen duen tokian kokatuko duten tresna teknologiko horiek erabiltzen laguntzeko.
· Denbora aurreztu eta erabakiak hartzea hobetuko duten Adimen Artifizialeko (AA) irtenbideak aplikatzeko.
· Kostuak eta denborak murriztuko dituzten zereginak eta prozesuak automatizatzeko, eraginkortasuna irabaz dezazun.
· Arreta- eta presentzia-kanal digital berriak ireki, zure negozioa bezero potentzialari hurbiltzeko.
· Zibersegurtasunean eta barne-antolaketan hobetzeko, lehiakorrago izan zaitezen.
Gure taldea prest dago zure lehen urratsetan AA-rekin laguntzeko, edo digitalizazioan eskalatuz gero lehiakortasun handiagoa lortzeko.
Banakako aholkularitza eskatu eta hasi zure beharrizanetara egokitutako benetako digitalizazioaren emaitzak ikusten!!
31
03, 26