GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU, ELKARGOKIDEAK AITORPEN ETA ELKARGUNERAKO JARDUNALDI BATEAN BILDUZ
Joan den maiatzaren 29an, Gipuzkoako PEok urteroko Ekitaldi Instituzionala ospatu zuen Donostiako Costa Vasca Hotelean. Elkargoaren bizitzan dagoeneko sendotuta dagoen hitzordu honek berriro ere Psikologiako profesionalak bildu zituen aitortza, hurbiltasun eta ospakizun partekatu giroan.
Ekitaldiaren bidez, Elkargoa osatzen duten pertsonen ibilbidea eta konpromisoa balioan jarri ziren. Horretarako, lehenik eta behin, elkargokide diren eta 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten profesionalei zilarrezko pina eman zitzaien, haien ibilbide profesionalari aitortza eta eskerrona adierazteko.
Era berean, 2025 eta 2026 urteetan Elkargoan sartu diren pertsona elkargokideei ongietorri ofiziala egin zitzaien, ongietorriko pina eta elkargokidetza diploma emanez, Gipuzkoako PEOko komunitate profesionalean duten integrazioa sinbolizatuz.
Jardunaldiko unerik hunkigarrienetako bat Javier Sainzi egindako omenaldia izan zen. Gipuzkoako PEOko Batzorde Deontologikoko presidente den aldetik, organo horretan emandako 40 urteko dedikazioa eta konpromisoa aitortu zitzaizkion. Bere ibilbide luzeagatik eta etika profesionalaren garapenean eta sendotzean egindako ekarpenagatik eskerrak emateko, oroigarrizko plaka bat eman zitzaion.
Azpimarratzekoa da, halaber, Javier Sainzek 2023. urtetik Estatuko Batzorde Deontologikoko presidenteorde kargua betetzen duela; ardura horrek agerian uzten du haren esperientzia zabala eta Psikologiaren esparru deontologikoari lurralde-eremutik harago egiten dion ekarpena.
Jardunaldia hotelaren harreragunean egindako koktel batekin amaitu zen. Une horrek lankideen arteko topaketa giro lasai eta atseginean partekatzeko aukera eman zuen, esperientziak trukatzea eta lotura profesionalak sendotzea sustatuz.
Gipuzkoako PEOtik, topaketa hau posible egin zuten pertsona guztien bertaratzea eta parte-hartzea eskertu nahi ditugu, eta gure elkargo komunitatearentzat hain esanguratsua den ekitaldi honen etorkizuneko edizioak partekatzen jarraitzea espero dugu.
02
06, 26