IRAKASLEEN ONGIZATE EMOZIONALARI BURUZKO AZTERKETA
publicado en Albiste orokorrak
| Bizkaiko Psikologiaren Elkargo Ofizialak, UPV/EHUrekin lankidetzan, bultzatutako ikerketa garrantzitsu batean parte hartzeko gonbidatzen zaiteuztegu. Proiektu honek irakasleen ongizate emozionalaren benetako egoera ezagutu nahi du, zorroztasunez eta ebidentzian oinarrituta. Helburua pertzepzioak alde batera uztea eta datu objektiboak lortzea da, irakasleen errealitatea ikusgai jartzeko eta, horretatik abiatuta, prebentzio eta hobekuntza proposamen eraginkorrak diseinatzeko. Zure parte-hartzea anonimoa, borondatekoa eta ezinbestekoa da ikerketak balioa izan dezan. Zure ahotsa behar dugu. Nola parte hartu dezakezu? 1. Galdeketa online betez (1. fasea – anonimoa) • Hemen zuzenean sartu: [https://ehumineco.eu. • Epea: Gaurtik ekainaren 15era arte. Oharra: Jarraian, proiektuaren helburuak eta metodologia laburbiltzen dituen dokumentuaren esteka jartzen dugu. [Ikusi hemen] 2. Proiektu honek bigarren fase bat izango du, irailean hasiko dena. Orduan, berriz hartuko dugu harremana, ikuspegi kualitatibo bat lortzeko, jasotako datuetan sakontzeko eta esperientziak partekatzeko. Anima zaitez eta lagundu iezaguzu gure lanbidearen benetako irudia eraikitzen, datuetan oinarrituta! Partekatu zure lankideekin. |
05
06, 26