COPGI-ren LIBURUTEGI DIGITAL BERRIA
publicado en Gipuzkoako PEO
Gipuzkoako PEOk laster formatu anitzeko edukien doako gune digital berri bat izango du bere elkargokideentzat.
Doako katalogo bat izango da, klik bakarrean ideia, ezagutza eta ikuspegi berriak ezagutzeko eskuragarri dauden askotariko tituluekin.
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak laster doako formatu anitzeko edukien gune digital bat jarriko du martxan bere elkargokideentzat. Bertan, ezagutzak zabaltzera, ideia berriak aurkitzera eta intereseko edukiez gozatzera bideratutako tituluak eskuratu ahal izango dira.
Katalogoak nazioarteko egile ospetsuen tituluak bilduko ditu, hainbat formatutan: ebookak, podcastak, bideoak eta audioliburuak, besteak beste. Katalogoko baliabideek gai ugari hartuko dituzte barne, baita lanbide-arloen arabera banatutako edukiak ere, psikologiaren arlokoak kasu.
Plataforma berri honi esker, COPGIko elkargokideek esperientzia osoagoa izango dute; izan ere, aurkitzen ez dituzten baina interesgarriak iruditzen zaizkien tituluak proposatzeko aukera izango dute, baita intereseko edukiekin zerrendak sortzekoa ere, beste hainbat funtzionalitateren artean.
Ekimen hau Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeak bere elkargokideekin duen konpromezuaren baitan sortu da, eta helburua da haien garapena indartzea mota guztietako prestakuntza-edukien bidez, baita jardun profesionalerako baliagarriak izango zaizkien tresnak eskaintzea ere.
Plataformara sartzeko aukera izango da irtenbidearen beraren webgunearen bidez edo aplikazio mugikorra deskargatuz; bi aukerak laster egongo dira eskuragarri.
Hemendik gutxira informazio gehiago eskainiko dizuegu!
12
06, 26