Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

COP Gipuzkoak «Pertsonengan oinarritutako justizia» Justizia Foroan parte hartu du

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOCOP Gipuzkoak «Pertsonengan oinarritutako justizia» Justizia Foroan parte hartu du
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOCOP Gipuzkoak «Pertsonengan oinarritutako justizia» Justizia Foroan parte hartu du
  • COP Gipuzkoak «Pertsonengan oinarritutako justizia» Justizia Foroan parte hartu du-image-3
  • COP Gipuzkoak «Pertsonengan oinarritutako justizia» Justizia Foroan parte hartu du-image-4
  • COP Gipuzkoak «Pertsonengan oinarritutako justizia» Justizia Foroan parte hartu du-image-5

COP Gipuzkoak «Pertsonengan oinarritutako justizia» Justizia Foroan parte hartu du

publicado en Gipuzkoako PEO

Urriaren 14an, Donostiako Aquariumak Justizia Foroa hartu zuen, Eusko Jaurlaritzak eta El Diario Vasco egunkariak antolatuta eta Gipuzkoako Abokatuen Elkargoaren laguntzarekin, «Pertsonengan oinarritutako justizia» lelopean.

Jardunaldiak 120 pertsona baino gehiago bildu zituen arlo juridiko eta instituzionalekoak, baita Justizia eskuragarriagoa, hurbilagoa eta pertsonengan oinarrituagoa izan dadin interesa duten beste sektore batzuetako ordezkariak ere.

Gipuzkoako PEOren ordezkaritza

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialaren (COP Gipuzkoa) izenean, ezkerretik hasita lehehengo aurkitzen dugun Cristina Solísek, erakundeko dekanordeak hartu zuen parte. Haren presentziak agerian uzten du ikuspegi psikologikoa hausnarketa-guneetan txertatzearen garrantzia, bai sistema judizialaren funtzionamenduari buruzko eztabaidetan, bai sistema horretara jotzen duten pertsonei eskaintzen zaien arretari dagokionez.

Pertsonengan oinarritutako justiziaren erronkak

Jardunaldian, Justiziak herritarren errealitate eta behar desberdinetara egokitu behar duela azpimarratu zen, pertsona guztiei prozedura konplexu edo ulertzeko zailak direnetara egokitzea eskatu beharrean. Besteak beste, hizkera juridiko teknikoegia saihestearen garrantzia, laguntza emozionalaren beharra, desgaitasuna duten pertsonentzako irisgarritasuna eta aurrerapen teknologikoek giza harremana ordezkatu behar ez dutela izan ziren aztergai.

Zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei eskainitako arreta ere izan zen hizpide, baita espazio eta prozedura judizialak prozesuetan parte hartzen duten pertsonen beharretara egokitzearen garrantzia ere, bereziki adingabeen kasuan.

Pertsonak, sistema judizialaren erdigunean

Justiziaren humanizazioak esan nahi du prozedura judizial bakoitzaren atzean pertsonak daudela aitortzea, bakoitza bere egoera, kezka eta beharrekin. Horregatik, berme juridikoez gain, ezinbestekoa da entzutea, ulermena, komunikazio argia eta errespetuzko tratua sustatzea, pertsona guztiek beren eskubideak baldintza egokietan baliatu ahal izan ditzaten.

Psikologiaren ikuspegitik, hausnarketa hori bereziki garrantzitsua da, giza jokabideari, emozioei eta zaurgarritasun-egoerei buruzko ezagutzak lagungarri izan baitaitezke pertsonen banakako beharrekiko sentikorragoa den arreta judiziala garatzeko.

16 10, 26