Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Gipuzkoako PEO

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
UDARAKO ORDUTEGIA

UDARAKO ORDUTEGIA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Idazkaritzaren informazioa.
 

Ekainaren 21etik irailaren 10era (biak barne), Elkargo honetako idazkaritzaren telefono bidezko arretaren ordutegia 9,30etatik 14,30etara izango da

 
Arreta presentziala jasotzeko aurrezita eskatu behar dela gogorarazten dizuegu (zitak astelehen eta ostegunetan 9:30etatik 12:30etara).

 

 

Gehiago irakurri

29 Eka, 21
DOAKO PRESTAKUNTZA PRESENTZIALA

DOAKO PRESTAKUNTZA PRESENTZIALA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Gipuzkoako PEOaren egungo Gobernu Batzordeak uste du prestakuntza Elkargoaren zutabeetako bat dela. Horregatik, ahaleginak egiten ari gara prestakuntza doan eskaini ahal izateko, eta, aldi berean, tokiko talentua eta aurrez aurrekoa sustatzen ari dira, elkargokideen arteko harremanak bultzatzeko.

Azken hiruhilekoan aurrez aurreko bi prestakuntza egin dira:

 

- “Talde-terapia analitikora sarrera. Teoria eta praktika”, Gipuzkoako bi elkargokideren eskutik, Ernesto González de Mendibil, taldeanalista eta Deustuko Unibertsitatearen- OMIE Fundazioa- Taldeko Psikoterapia Analitikoko Masterreko irakaslea, eta Edurne Elgorriaga, UPV/EHUko Donostiako Psikologia Fakultateko taldeen psikologiako irakaslea.

- “Hizkuntzaren nahaste espezifikoa: Diagnostikoa, ebaluazioa eta esku-hartzea”, Gipuzkoako bi elkargokideren eskutik, Nekane Galparsoro, Logopeda eta Neuropsikologia Klinikoan aditua den psikologoa, eta Maite Redondo, ikasteko zailtasunetan eta hizkuntza-nahasteetan aditua den osasun-psikologo orokorra.

Gehiago irakurri

20 Mai, 21
ESKU HUTSIK ELKARTEA JAIO DA

ESKU HUTSIK ELKARTEA JAIO DA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Duela gutxi jaio da Esku Hutsik, Euskadiko Haurdunaldi, Erditze eta Jaioberrien Dolu Elkartea.

"Badakigu psikologoek berebiziko garrantzia dutela seme-alaba bat galdu duten edo galduko duten familien doluan. Gertaera hori ikusaraztea, familia horiei ematen zaien tratua gizatiartzea eta inoiz bakarrik ez sentitzea dugu helburu.

Elkargokide guztiengana iristea gustatuko litzaiguke, tresna gisa erabil dezaten eta familiei liburuxka eman ahal izan diezaieten, baita ere psikologoek hemen laguntza, prestakuntza, esperientziak eta abar bilatzeko aukera izan dezaten".


Ondoren informazio-liburuxka deskarga dezakezu.

 

Gehiago irakurri

20 Mai, 21
GIPUZKOAKO PEO-aren 2021eko BATZAR NAGUSIA

GIPUZKOAKO PEO-aren 2021eko BATZAR NAGUSIA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den maiatzaren 7an egin zen 2021eko Gipuzkoako PEOeko Batzar Nagusia.

Ekitaldian, 2020ko jardueren memoria aurkeztu zen, bereziki nabarmenduz zeharkatzen dugun pandemiak ekarritako derrigorrezko konfinamenduan zehar aktibatutako laguntza psikologikoko 2 programen bidez egindako boluntario-lana.

Bestalde, Jesús Jiménezi agur-oparia eman zitzaion, urte askoan COPGIko Deontologia Batzordeko kide izateari utzi ziolako, eta, era berean, beste kide bat, Ainhoa Villanueva, batzorde horretan sartzea erabaki zen.

Alderdi ekonomikoari dagokionez, 2020ko kontuak eta 2021erako aurrekontuak onartu ziren, eta berriro ere langabezian dauden elkargokideei %50eko deskontua egitea onartu zen.

Gehiago irakurri

20 Mai, 21
LARRIALDIEN ETA BABES ZIBILAREN ARLOAN MEREZIMENDUAREN PLAKA-DIPLOMA

LARRIALDIEN ETA BABES ZIBILAREN ARLOAN MEREZIMENDUAREN PLAKA-DIPLOMA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Elkargokide estimatuak:
 
Atsegin handiz jakinarazten dizuegu Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailburuordeak onartu egin duela Elkargoak pandemian egin duen laguntza psikologikoko lana, larrialdietan eta babes zibilean plaka-diploma bat emanez.

 

Zorionak Elkargoak koordinatu zituen 2 programetan elkartasunez parte hartu zenuten guztioi.

Estekako berrian duzue gaurko EHAA.

 
Agur t'erdi
 
Gobernu Batzordea

 

 

Gehiago irakurri

26 Urt, 21