Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Gipuzkoako PEO

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
PARCUVE METODOAN PRESTAKUNTZA

PARCUVE METODOAN PRESTAKUNTZA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den maiatzaren 12an, Nagore Vazquez elkargokideak, "El Modelo PARCUVE e iniciación a las cartas terapéuticas para el manejo del trauma" ikastaroa eskaini zuen.

Ikastaroaren helburu nagusia gutun terapeutikoen eta PARCUVE ereduaren bidez memoria esplizitua eta inplizitua sendotu duten memoria emozionalak eskuratzen ikastea izan zen. Horretarako, traumak pertsonarengan duen eragina PARCUVE ereduaren ikuspegitik ezagutzeko lan egin zen, eta ikasleei traumarekin lan egiteko karta terapeutikoak erabiltzen hasten lagundu zitzaien.

Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, ekainean bigarren edizio bat egingo da.

 

 

Gehiago irakurri

17 Mai, 23
EKITALDI INSTITUZIONALA: COPGIREN XX. URTEURRENA

EKITALDI INSTITUZIONALA: COPGIREN XX. URTEURRENA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Urtero bezala, Gipuzkoako PEOak atsegin handiz gonbidatzen zaitu urteroko Ekitaldi Instituzionalera. Ekitaldi hori are bereziagoa da 2023. urtean, COPGIk bere sorreraren hogeigarren urteurrena ospatzen baitu.

Maiatzaren 26an izango da ospakizuna, Donostiako Costa Vasca hotelean. Francisco Santolaya jauna, Psikologiaren Kontseilu Nagusiko lehendakaria, izango da bertan, eta Maite Garaigordobil doktoreak hitzaldi bat emango du, zeini ekitaldian zehar omenaldia egingo zaion bere ibilbide akademiko eta profesional osoa dela eta.

Era berean, ordezkari instituzionalak izanen dira:

  • Miren Gotzone Sagardui Goikoetxea txit gorena, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.
  • Maite Peña López txit prestua, Gipuzkoako Gizarte Politikako diputatua.
  • Juan Manuel Sanzo Ollakarizketa jauna, Gipuzkoako Osasun Lurralde ordezkaria.
Ospakizunean zehar, zilarrezko pin instituzionala eta diploma emango zaizkie 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten elkargokideei, eta ongietorriko pina 2022 eta 2023 urteetako elkargokide berriei.

Ondoren, ekitaldian parte-hartzaileen arteko harremanetarako gune bat izango da, hoteleko hallean koktel-zerbitzua eskainiko delarik.


Parte hartzeko izena eman beharko da, leku-kopurua mugatua baita 

Parte-hartzaileei 11:00etatik 11:15era egingo zaie harrera. 11:25ean ateak itxiko dira, eta ordu horretatik aurrera ezin izango da ekitaldira sartu.

Gehiago irakurri

11 Mai, 23
  • GIPUZKOAKO PEOeko 2023ko BATZAR OROKORRA-image-3
  • GIPUZKOAKO PEOeko 2023ko BATZAR OROKORRA-image-4
  • GIPUZKOAKO PEOeko 2023ko BATZAR OROKORRA-image-5

GIPUZKOAKO PEOeko 2023ko BATZAR OROKORRA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den apirilaren 27an Gipuzkoako PEOaren 2023ko Batzar Nagusia egin zen  Elkargoaren egoitzan.

Bertan, 2022. urteko ekitaldiko auditoretza txostena aurkeztu zen eta 2022ko kontuak eta 2023ko aurrekontuak onetsi ziren.

Horrez gain, 2022ko COPGIren memoria aurkeztu zen, Elkargoak iaz egindako jarduerak eta Elkargoak eskainitako
zerbitzuei buruzko estatistikak biltzen dituena.

Era berean, langabezian dauden profesionalei Elkargoko kuotaren %50eko murrizketa berritzea onartu zen, urtean 4.000 euroko mugarekin

Batzar Nagusiaren ondoren, lunch txiki bat eskaini zitzaien bertaratutako guztiei, eta, hala, iritziak eta une atsegina partekatu ahal izan zituzten elkargokideek.



 

 

Gehiago irakurri

27 Api, 23
  • PRESTAKUNTZA DOLU ETA TERAPIA NARRATIBOAN-image-3
  • PRESTAKUNTZA DOLU ETA TERAPIA NARRATIBOAN-image-4
  • PRESTAKUNTZA DOLU ETA TERAPIA NARRATIBOAN-image-5

PRESTAKUNTZA DOLU ETA TERAPIA NARRATIBOAN

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Dolu-prozesuari ekiteko eta pertsonekin batera hildakoarekin izandako harremanari buruzko istorio esanguratsu bat eraikitzen laguntzeko, Terapia Narratiboaren ikuspegitik, joan den apirilaren 21ean, “Terapia Narrativa: aportaciones en el acompañamiento psicológico en duelo y pérdida” ikastaroa eman zuen Jesús Muñoz De Anak, Osasun Psikologo Orokorra eta duelu-prozesuetan eta Osasun Psikologian aditua dena.
 
Edukiera osoarekin, ikastaroak alderdi teorikoak eta praktikoak izan zituen, eta bertaratutakoen balorazio oso ona jaso zuen, landutako gaiak beren praktika profesionalerako interesgarri eta erabilgarritzat jo baitzituzten.

 

 

 

 

 

Gehiago irakurri

24 Api, 23
ONLINE PRESTAKUNTZA MADRILGO ELKARGOAN

ONLINE PRESTAKUNTZA MADRILGO ELKARGOAN

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología


Gure elkargokideei online prestakuntza espezializaturako sarbide zabalago bat eskaintzeko helburuarekin, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak prestakuntza hitzarmen bat du sinatuta Madrilgo Psikologia Elkargo Ofizialarekin.

Hitzarmen honen helburua gure elkargokideen prestakuntza hauetarako sarbidea Madrilgo elkargokideen baldintza berdinpean eskaini ahal izatea da. Beraz, Gipuzkoako PEOeko elkargokideek Madrilgo PEOaren online prestakuntza plataformako ordainpeko zein doako ikastaroak burutu ditzakete.

Madrilgo PEOaren plataformara sartu eta ikastaroak burutu ahal izateko, lehenik hurrengo estekako orrialdean erregistratu beharko duzue, ondoren Madrilgo PEOak sarbiderako erabiltzaile eta pasahitza eman diezazuen: https://www.copmadrid.org/web/area-privada


Garrantzitsua da erregistroa egiterakoan elkargokide zenbakia sartzea, sistemak bere profila ezagut dezan inskripzioa egitean. Erregistroa egin ondoren, alta eman daiteke prestakuntza jardueretan.


Ez da matrikularik ordaindu beharko, ikastaroen prezioa ordaindu beharko da soilik. Gipuzkoako PEOeko elkargokideek ere doako ikastaroetarako sarbidea izango dute.

 

EGUNGO PRESTAKUNTZA ESKAINTZA

 

 

 

 

Gehiago irakurri

10 Api, 23