Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

OSPATUA GAITASUN INTELEKTUAL HANDIAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOOSPATUA GAITASUN INTELEKTUAL HANDIAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOOSPATUA GAITASUN INTELEKTUAL HANDIAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA
  • OSPATUA GAITASUN INTELEKTUAL HANDIAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA-image-3
  • OSPATUA GAITASUN INTELEKTUAL HANDIAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA-image-4
  • OSPATUA GAITASUN INTELEKTUAL HANDIAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA-image-5
  • OSPATUA GAITASUN INTELEKTUAL HANDIAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA-image-6
  • OSPATUA GAITASUN INTELEKTUAL HANDIAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA-image-7

OSPATUA GAITASUN INTELEKTUAL HANDIAREN INGURUKO PRESTAKUNTZA

publicado en Gipuzkoako PEO

“EVALUACIÓN PSICOLÓGICA DE LAS ALTAS CAPACIDADES INTELECTUALES” IKASTAROA OSPATU DA


Joan den apirilaren 4an, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak “Evaluación Psicológica de las Altas Capacidades Intelectuales”izeneko ikastaroa antolatu zuen. Formazio-jardunaldi honek 50 profesional bildu zituen, klinika eta hezkuntza arloetan gero eta presenteago dagoen gai honetan sakondu nahi zutenak.
 

Leire Aperribai Unamuno izan zen formazioaren irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle agregatua, gaitasun intelektual handiko pertsonen ebaluazio psikologikoan eta esku-hartzean aditua.

 
Errealitate konplexua, espezializazioa eskatzen duena
 

GIH duten pertsonek garapen kognitibo berezia izaten dute, homogeneoa izan beharrean, profil anitzetan eta ezaugarri indibidualetan agertzen dena. Hori dela eta, zaila izan daiteke haien identifikazioa eta ulermena. Adituak nabarmendu zuenez, desberintasun horiek behar bezala ez aitortzeak esku-hartze eraginkor gabeetara edo kaltegarrietara ere eraman dezake. Zailtasun emozionalak, identitate-konfliktuak edo profesionalen aldetik ulermen-falta dira beren beharrak behar bezala asetzen ez direnean ager daitezkeen arriskuetako batzuk.

 
Horregatik, GIH duten pertsonen ebaluazio psikologikoak tresna espezifikoak, formazio sendoa eta haien berezitasun kognitibo eta emozionalekiko ikuspegi sentikorra eskatzen dituela azpimarratu zen.
 

 

Ikastaroan, ondoko helburuak jorratu ziren:

  • GIH duten pertsonek dituzten ezaugarri psikologikoak ezagutaraztea.
  • Gaitasun handien detekzioa eta identifikazioa bereiztea.
  • Ebaluazio-prozesuaren gako diren alderdiak sakon aztertzea.
  • Ebaluaziorako teknika eta tresna egoki eta egokituak aurkeztea.

 

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialetik uste dugu horrelako prestakuntza-guneak sortzen jarraitzea funtsezkoa dela pertsonen aniztasunari egokitutako arreta psikologiko kalitatezkoa sustatzeko. Zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkiogu Leire Aperribai-ri, bai eta parte hartu zuten berrogeita hamar profesional ingururi ere, haien parte-hartze aktiboak eztabaida aberastu eta ezagutza partekatua eraikitzen lagundu baitzuen.

 

09 04, 25