Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

COPGI EUSKAL OSASUN ITUNEAN - EGUNERATZEA

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOCOPGI EUSKAL OSASUN ITUNEAN - EGUNERATZEA
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEOCOPGI EUSKAL OSASUN ITUNEAN - EGUNERATZEA
COPGI EUSKAL OSASUN ITUNEAN - EGUNERATZEA

COPGI EUSKAL OSASUN ITUNEAN - EGUNERATZEA

publicado en Gipuzkoako PEO

COPGI EUSKAL OSASUN ITUNEAN 

 

Joan den maiatzaren 14an, Euskal Osasun Itunaren foroaren zortzigarren bilera egin zen, COPGIko dekano Sonja Massimoren parte-hartzearekin. Bertan, argi berdea eman zitzaien profesionalek eta pazienteek adostutako dokumentu estrategikoei, gai hauei dagokienez: lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa indartzea, osasun mentala, onkologia, gaixotasun kardiobaskularrak, denbora-mendekotasuneko patologiak eta bizitzaren amaierako zainketak.


COPGIk hainbat dokumentutan parte hartu du elkargokide adituen parte-hartzearen bidez, eta ekimenak aurkeztu ditu komunitatearen osasun integrala sustatzeko, politika guztietan gizarte-determinatzaileak eta osasuna kontuan hartuta; herritarren bizi-ohitura osasungarriak monitorizatzeko; Lehen Mailako Arretan psikologiako profesionalak sartzeko, besteak beste; osasun mentaleko baliabideak optimizatzeko; erabakiak hartzean pazienteak, familiak eta profesionalak barne hartzen dituen gobernantza baterantz aurrera egiteko; prozesu ez-patologikoaren eta Nahaste Mental Arruntaren prebentzioa eta arreta komunitateari hurbiltzeko; edo Nahaste Mental Larriaren arreta dispositibo espezializatuetan, besteak beste.

Modu aktiboan parte hartu duten elkargokideak hurrengoak dira:

Xabier Arrazola, gaixotasun kardiobaskularren lantaldean: gaixotasun-karga murriztea, prebentzioa eta tratamendua hobetuz.

Lori Thompson, Onkologiako Lantaldean: minbiziaren lanketa integrala, prebentziotik hasi eta arreta eta errehabilitaziora arte.

Iratxe Beitia, denbora-mendekotasuneko patologien lantaldean, asistentzia-erantzunaren optimizazioa, denborak biziraupenarekin eta desgaitasunarekin lotura zuzena duen baldintzetan.

Jesús Muñoz, bizitzaren amaierako zaintzako lantaldean: arreta duina eta pertsonarengan zentratua.

Sonja Massimo, Lehen Mailako Arreta eta Arreta Komunitarioa Indartzeko Lantaldeetan, eta Osasun Mentaleko lantaldean: asistentzia-eredua sustatzea, prebenitzea eta optimizatzea.

 

 

 

 

02 06, 25