OSPATUA "EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA ETA HAURREN SEXU-ABUSUA: TXOSTENAK EGITEKO GAKOAK, LEGE-MARKO JURIDIKOA ETA ARRISKUAREN EBALUAZIOA" JARDUNALDIA
publicado en Gipuzkoako PEO
Jardunaldiak harrera bikaina izan zuen, aretoko 55 plazak betez, eta publikoaren parte-hartze handia nabarmendu zen; izan ere, bertaratutakoek aktiboki parte hartu zuten saioetan eta eztabaida-guneetan hizlariei galderak eta hausnarketak eginez.
Goizean zehar jardun profesionalerako oinarrizko hainbat gai landu ziren: txosten psikologikoen elaborazioa eta horien inplikazio etiko eta deontologikoak, Luis Carlos Álvarez Psikologo Kliniko eta Galiziako PEOko Batzorde Deontologikoko presidentearen eskutik; emakumeen aurkako indarkeria eta adingabeen sexu-abusuen kasuetako marko juridikoa, Josep Tamarit irakasleak —Zuzenbide Penaleko katedraduna eta biktimologian aditua— azaldua; eta arriskuaren ebaluaziorako protokoloak eta horien ondorio praktikoak, Ismael Loinaz doktoreak aurkeztuak, Euskal Herriko Unibertsitateko Ramon y Cajal ikertzailea eta indarkeria-arriskuaren ebaluazioan aditua den psikologoa.