SPRIren Inplkantalariak zerbitzuak zure negozioaren lehiakortasuna hobetzen laguntzen du, zure beharretara egokitutako digitalizazioaren bidez, eta aholkularitza indibidualizatua eta zure errealitatera egokitua eskaintzen dizu: zure egungo egoera ebaluatzen dute eta urratsez urrats gidatzen zaituzte zure negoziorako teknologiarik egokiena sartzeko zailtasun teknikorik gabe.
· Zure produktibitatea benetan handituko duten eta zure empresa bezeroak bilatzen duen tokian kokatuko duten tresna teknologiko horiek erabiltzen laguntzeko.
· Denbora aurreztu eta erabakiak hartzea hobetuko duten Adimen Artifizialeko (AA) irtenbideak aplikatzeko.
· Kostuak eta denborak murriztuko dituzten zereginak eta prozesuak automatizatzeko, eraginkortasuna irabaz dezazun.
· Arreta- eta presentzia-kanal digital berriak ireki, zure negozioa bezero potentzialari hurbiltzeko.
· Zibersegurtasunean eta barne-antolaketan hobetzeko, lehiakorrago izan zaitezen.
Gure taldea prest dago zure lehen urratsetan AA-rekin laguntzeko, edo digitalizazioan eskalatuz gero lehiakortasun handiagoa lortzeko.
Gehiago irakurri
31
Mar, 26
Informamos sobre dos convocatorias de Apoyo a la Investigación de la Cátedra sobre Humanización de la Asistencia Sanitaria de la Universidad Internacional de Valencia, Fundación ASISA y Proyecto HUCI, cuyo plazo de presentación de solicitudes/candidaturas se encuentra actualmente abierto:
Ayudas a la Investigación 2026
Para esta edición se concederán 2 ayudas, con una cuantía máxima de 3.000 euros para cada una de ellas. Las ayudas financiarán las siguientes modalidades de proyectos:
· Proyectos dirigidos a temáticas y áreas de conocimiento directamente relacionadas con la Humanización de la Asistencia Sanitaria.
· Proyectos vinculados a una línea de investigación prioritaria como es “la atención al adulto mayor, a sus familiares/cuidadores principales y tanto en el contexto sanitario como sociosanitario”.
- V Edición de Premios Cátedra sobre Humanización de la Asistencia Sanitaria de VIU, Fundación ASISA y Proyecto HUCI
Los premios cuentan con 4 categorías:
· Mejor Tesis Doctoral
· Mejor Trabajo Fin de Título (nivel Grado o Máster)
· Mejor Publicación Científica
· Mejor Intervención Aplicada en el Contexto Sociosanitario
Para ambas convocatorias el plazo de presentación de candidaturas concluye el 31 de marzo, excepto para el Premio a Mejor Intervención Aplicada que finaliza el 15 de marzo.
Pueden consultar las bases de las convocatorias y los formularios en los documentos adjuntos de abajo.
Gehiago irakurri
27
Ots, 26
DOAKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA ELKARGOKIDE AUTONOMOENTZAT
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak jakinarazi nahi die bere elkargokideei, Psikologia Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusiak eta Langile Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionalak (ATA) sinatutako hitzarmenari esker, langile autonomo gisa lan egiten dutenentzat guztiz doakoa den laguntza profesionaleko zerbitzu bat dagoela eskuragarri.
Zer da zerbitzu hau?
Hitzarmen honen bidez, autonomo gisa alta emanda dauden psikologiako profesionalek beren jarduera profesionalarekin zuzenean lotutako gai juridiko-legalei, fiskalei, ekonomikoei eta lanekoei buruzko aholkularitza jaso dezakete, kostu gehigarririk gabe.
Zer kontsulta mota egin ditzakezu?
Doako zerbitzu honek ohiko gaiei buruzko orientazioa eskaintzen du, besteak beste:
• Lanbide-jarduera hasteko eta gauzatzeko araudia eta betekizunak.
• Aplikatu beharreko zerga-araubidea (BEZa, PFEZa, obligazioak eta epeak barne).
• Lan-arloko eta Gizarte Segurantzaren arloko eskubideak eta betebeharrak.
• Lanbide-jardun autonomoari lotutako alderdi juridikoak.
Zerbitzuaren abantailak
Aholkularitza hori jasotzen dutenak elkartekidetzat hartuko ditu ATAk, lehentasunezko zenbait abantaila lortzeko, bai eta autonomo gisa jarduera profesionala erraztu dezaketen baliabideak eskuratzeko ere.
Zerbitzurako sarbidea
Zerbitzu hau erabili ahal izateko, elkargokideek Elkargoan izena emanda egon behar dute eta autonomo gisa jardun. Esteka honetan aurkituko duzuen erakunde integratuen kontsultetarako ATAk prestatu duen formularioaren bidez da sarbidea:
https://www.cop.es/ATA/
Zerbitzu hau laguntza profesionalerako aukera baliotsua da, psikologiako jarduera autonomoaren eguneroko alderdiak segurtasun handiagoz eta babes juridiko eta fiskal handiagoz kudeatzeko.
Gehiago irakurri
17
Ots, 26
Madrilgo Psikologia Elkargo Ofizialak “Rafael Burgaleta” Psikologia Sariaren hogeita hamahirugarren edizioa deitu du.
Sari honen helburua da hainbat arlotan Psikologia aplikatzearen inguruko erronkak aztertu eta emaitzak aurkezten dituzten ikerlanak aurkeztea.
Gaiak libreak izango dira, eta batez ere psikologiaren arlo aplikatuak lantzen dituztenak baloratuko dira. Oinarrizko psikologiako arloetako lanak ere aurkeztu ahal izango dira (prozesu kognitiboak, neurozientzia…), emaitzen aplikazio potentzialak nabarmenduz.
Lotura honen bidez "Rafael Burgaleta" Psikologia Sarien XXXIII. edizioaren oinarriak kontsulta eta deskarga daitezke.
Gehiago irakurri
08
Urt, 26
Euskal Osasun Itunean ahalegin handia egin ondoren, gure helburuetako bat betetzera iritsi gara: Psikologia Lehen Mailako Arretan sartzea, eta horrek lan-aukerak ekarriko ditu, baita onurak herritarrentzat.
Oraindik plaza gutxi dituen lehen urratsa da; baina bide garrantzitsu bat irekitzen da.
Lehen Mailako Arretarako psikologoak kontratatzeko prozesuari buruz informatuta egon zaitezten, gaur jaso dugun informazioa helarazten dizuegu, Osakidetzak ezarritako epeei eta irizpideei buruzkoa.
Gehiago irakurri
19
Aza, 25