Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Albisteak

HasieraAlbisteak
HasieraAlbisteak
COPGIren PODCASTAREN ESTREINUA

COPGIren PODCASTAREN ESTREINUA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak, Suizidioaren Prebentziorako Munduko Eguna dela eta, psikologiari buruzko dibulgaziozko podcast sail baten lehenengoa abiarazi du
Lehen atal hau irailaren 7an, osteguna, estreinatu zen eta Elkargoaren webgunean zein Elkargoaren Ivooxeko kanalean egongo da ikusgai.



Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak (Gipuzkoako PEO) gizarte osoari zuzendutako psikologiaren inguruko dibulgaziozko podcast bat estreinatu zuen pasa den astean. Irailaren 10ean, igandea, izan zen Suizidioaren Prebentziorako Mundu Egunaren atarian, eskaripeko audio-serie honen lehen kapituluak osasun publikoko arazo hori izango du ardatz, batez ere gazteen kasuan, zeintzuen datuak areagotu egin diren pandemiaren ondoren.

Sonja Massimo Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko dekanoaren hitzetan, "hirugarren urtez jarraian, Suizidioa Prebenitzeko Munduko Egunerako leloa “ekintzaren bidez itxaropena sortzea da" izango da, ekintza kolektiborako dei moduko bat osasun publikoko premiazko arazo horri heltzeko. Horregatik, diseinatu dugun podcastaren helburua da gizarteko sektore guztietara iristea. Formatu honek informazio baliotsua eta jarraibide praktikoak eman nahi ditu psikologiako profesionalen laguntzarekin. Azken batean, ekintza kolektiborako deia da, gai kezkagarri bati heltzeko».

Elkargoak Gipuzkoako gizartearekin duen komunikazio-kanal berri honek leihoa eskainiko dio psikologiaren munduari, urtean zehar gaurkotasuna duten gaiak landuko baititu formatu erraz eta erosoan (podcast-a nola, noiz eta non nahi entzun daiteke), pertsona guztientzat ulergarria izateaz gain.

Lehen atala irailaren 7an, osteguna, estreinatu zen. Gizartean kontzientzia eta hezkuntza sortzearen garrantziaren ildotik, inaugurazio-atal hau suizidioan oinarritu da. Oraingoan, Jesús Muñoz De Ana, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko idazkariordea, Klinika eta Osasun arloko arduraduna eta Larrialdi eta Hondamendi eta Larrialdietako Esku-hartze Psikologikorako Taldeko kidea, arduratu da aipatu dugun informazio hori hurbiltzeaz, suizidioari buruzko mitoak desmuntatzeaz eta errealitate horretaz jabetzeko jarraibide praktikoak emateaz.

Gogoan izan Gipuzkoako Psikologoia Elkargo Ofizialaren podcast-a copgipuzkoa.eus webgunean eta Elkargoaren Ivoox kanalean entzun daitekeela.

 

 

Gehiago irakurri

11 Ira, 23
IDAZKARITZAREN ITXIERA OPORRAK DIRELA ETA

IDAZKARITZAREN ITXIERA OPORRAK DIRELA ETA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Elkargokide agurgarriak:

Jakinarazten dizugu Elkargoko Idazkaritza itxita egongo dela udako oporrengatik, abuztuaren 14tik irailaren 1era, biak barne. 

Gogoratu Elkargoaren webguneko "Idazkaritza on line" atalean behar dituzuen ziurtagiriak deskargatu ditzakezuela, COPGIko lege-aholkulariarekin hitzordua eskatu, eta hainbat kontsulta eta eskaera egin ditzakezuela. Ahalik eta lasterren erantzungo dizuegu.


Edozein baja eskaera oporren ondoren tramitatuko da, baina eskaera egiten den egunarekin burutuko da.

Agur bero bat eta uda zoriontsua opa dizuegu.

 

 

Gehiago irakurri

09 Abu, 23
AGERRALDIA PARLAMENTUAN

AGERRALDIA PARLAMENTUAN

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Aurreko egunean Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuraren PP+Cs-ek aurkeztutako legez besteko proposamenari ezezkoa eman ondoren, joan den ekainaren 23an, Euskadiko 3 PEOetako ordezkariek, Maite Garaigordobil adituarekin batera, agerraldia egin zuten Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, ikastetxeetan hezkuntza-psikologoak sartzeko eskaera azpimarratzeko.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialok aspaldidanik eskatzen dugu hezkuntza-psikologoaren figura hezkuntza-zentroetan sar dadila, "beharrezko eragile baita hezkuntza-komunitateko kide guztien — hau da, irakasleen, ikasleen eta familien — osasun psikologikoari eta ongizate psikologikoari aurrea hartzeko eta arreta emateko politikak eraginkortasunez ezartzeko".

Honako hauek hartu zuten parte agerraldian: Maite Garaigordobil, Psikologian doktorea, Psikologia Klinikoan espezialista eta Ebaluazio eta Diagnostiko Psikologikoetan katedraduna Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultatean; Eva Audicana Aznar (Arabako PEO), Mireia Centeno (Gipuzkoako PEO) eta Conchi Torre San Miguel (Bizkaiko PEO).

Agerraldi horren ostean, alderdi politikoek informazioa zabaltzeko interesa agertu dute. Ekainaren 22an ez zen proposamena onartu, baina orain politikariek Elkargoetako ordezkariak ezagutzen dituzte, gaiari buruzko informazio gehiago dute eta Elkargoek badakigu alderdi bakoitzak zer jarrera duen.

Beraz, Euskadiko PEOetatik tematzen jarraituko dugu.

 

 

Gehiago irakurri

26 Eka, 23
ARRETA GOIZTIARRAREN EGUNA

ARRETA GOIZTIARRAREN EGUNA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

 

Ekainaren 16a Arreta Goiztiarraren eguna da, hori dela eta, Gipuzkoako PEOko Arreta Goiztiarreko Lantaldeak kartel batekin ospatzen du.

 

Aldi berean, hurrengoa partekatzen dizuegu:

- GATek (Arreta Goiztiarreko Profesionalen Elkarteen Federazioak) sortutako manifestua.

- Eta aurtengo ekimen berri bat:

Arreta Goiztiarreko profesional bakoitzak bere sareetan jarriko du eta/edo GATera bidaliko du lore hori duen banakako edo taldeko argazki bat.

Lore horrek gure lanbidearen funtsa sinbolizatzen du, Arreta Goiztiarrean lan egiten dugun guztiak batzen gaituenaren irudikapena, "Ni Arreta Goiztiarra naiz" lemapean.

 

Gipuzkoako PEOeko Arreta Goiztiarreko Lantaldea



Gehiago irakurri

15 Eka, 23