Joan den apirilaren 27an Gipuzkoako PEOaren 2023ko Batzar Nagusia egin zen Elkargoaren egoitzan.
Bertan, 2022. urteko ekitaldiko auditoretza txostena aurkeztu zen eta 2022ko kontuak eta 2023ko aurrekontuak onetsi ziren.
Horrez gain, 2022ko COPGIren memoria aurkeztu zen, Elkargoak iaz egindako jarduerak eta Elkargoak eskainitako
zerbitzuei buruzko estatistikak biltzen dituena.
Era berean, langabezian dauden profesionalei Elkargoko kuotaren %50eko murrizketa berritzea onartu zen, urtean 4.000 euroko mugarekin
Batzar Nagusiaren ondoren, lunch txiki bat eskaini zitzaien bertaratutako guztiei, eta, hala, iritziak eta une atsegina partekatu ahal izan zituzten elkargokideek.
Gehiago irakurri
27
Api, 23
Dolu-prozesuari ekiteko eta pertsonekin batera hildakoarekin izandako harremanari buruzko istorio esanguratsu bat eraikitzen laguntzeko, Terapia Narratiboaren ikuspegitik, joan den apirilaren 21ean, “Terapia Narrativa: aportaciones en el acompañamiento psicológico en duelo y pérdida” ikastaroa eman zuen Jesús Muñoz De Anak, Osasun Psikologo Orokorra eta duelu-prozesuetan eta Osasun Psikologian aditua dena.
Edukiera osoarekin, ikastaroak alderdi teorikoak eta praktikoak izan zituen, eta bertaratutakoen balorazio oso ona jaso zuen, landutako gaiak beren praktika profesionalerako interesgarri eta erabilgarritzat jo baitzituzten.
Gehiago irakurri
24
Api, 23
Gure elkargokideei online prestakuntza espezializaturako sarbide zabalago bat eskaintzeko helburuarekin, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak prestakuntza hitzarmen bat du sinatuta Madrilgo Psikologia Elkargo Ofizialarekin.
Hitzarmen honen helburua gure elkargokideen prestakuntza hauetarako sarbidea Madrilgo elkargokideen baldintza berdinpean eskaini ahal izatea da. Beraz, Gipuzkoako PEOeko elkargokideek Madrilgo PEOaren online prestakuntza plataformako ordainpeko zein doako ikastaroak burutu ditzakete.
Madrilgo PEOaren plataformara sartu eta ikastaroak burutu ahal izateko, lehenik hurrengo estekako orrialdean erregistratu beharko duzue, ondoren Madrilgo PEOak sarbiderako erabiltzaile eta pasahitza eman diezazuen: https://www.copmadrid.org/web/area-privada
Garrantzitsua da erregistroa egiterakoan elkargokide zenbakia sartzea, sistemak bere profila ezagut dezan inskripzioa egitean. Erregistroa egin ondoren, alta eman daiteke prestakuntza jardueretan.
Ez da matrikularik ordaindu beharko, ikastaroen prezioa ordaindu beharko da soilik. Gipuzkoako PEOeko elkargokideek ere doako ikastaroetarako sarbidea izango dute.
EGUNGO PRESTAKUNTZA ESKAINTZA
Gehiago irakurri
10
Api, 23
Ostiral honetan, martxoaren 31n, "Zer da gorputz-psikoterapia? Azterketa bioenergetikoaren eredu terapeutikoa" hitzaldia izan da, Carmen Trecuren eskutik, Analisi Bioenergetikoaren Euskal Elkartearen izenean.
Hitzaldi horren helburua zen azaltzea zer den gorputzeko psikoterapia, eta bereiztea komunikabideetan argitaratzen diren pseudoterapietatik; halaber, psikologiako profesionalek ulertzea zergatik den hain garrantzitsua gorputz-atala prozesu terapeutikoan sartzea eta azaltzea nola txertatzen den gorputza prozesuan.
Itxaron zerrenda luzea denez, bigarren edizioa antolatzea erabaki da. Itxaron zerrendan dauden pertsonak sartu ondoren, tokia bete arte irekiko dira inskripzioak.
Gehiago irakurri
31
Mar, 23
Jakinarazten dizuegu laster Deontologia Batzordeak kasu praktikoen azterketan oinarritutako ekimen bat jarriko duela abian, esku-hartze profesional batean izan ditzakezuen dilema deontologikoak argitzeko eta, hartara, arlo deontologikoan prebentzio-lana egiteko.
Kasu praktikoak buletin digital baten bidez aurkeztuko dira, posta elektroniko bidez, eta, ondoren, Elkargoaren web orriko Eremu Deontologikoa atalera igoko dira. Horrela, edozein unetan kontsulta daitezke.
Datozen egunetan jasoko duzue lehen dilema deontologikoa, eta espero dugu ekimen hau lanerako baliagarria izango zaizuela.
Gehiago irakurri
30
Mar, 23