BATZAR OROKORRERAKO DEIALDIA
Data: 2022ko apirilaren 29a
Ordua: Lehen deialdia 12,00tan
Bigarren deialdia 12,30etan
Tokia: Erabakitzeke, aforoaren arabera.
EGUNEKO GAI ZERRENDA
- 2021. urteko Batzar Orokorrari buruzko akta irakurtzea eta onespena ematea.
- 2021. urteko Jarduerak biltzen dituen memoriaren aurkezpena.
- 2021. urteko diru-kontuen balantzeari buruzko informazioa eta onarpena.
- 2022. urteko aurrekontuen aurkezpena eta onespena.
- 2021. urteko auditoretza txostenaren aurkezpena.
- Gipuzkoako Lurralde Historikorako lanbidearen Kode Deontologiko berria onartzea. Testurako eta azalpen-memoriarako estekak gehitzen dira.
- Langabezian dauden profesionalentzat Elkargoko kuotaren zenbatekoaren murrizketa %50ean berritzea, urtean gehienez 4.000 €-ko mugarekin.
- Eskariak eta galderak.
KODE DEONTOLOGIKORAKO ESTEKA:
https://drive.google.com/file/d/1avKxzGDjOF6YnNOxUAuIzueEXBasxTUr/view?usp=sharing
(Gutxi barru euskaraz)
K.D.-aren MEMORIARA ESTEKA:
https://drive.google.com/file/d/12pvBvASJFgGx_vO0XGCKpjMlkO4ipk_m/view?usp=sharing
Email bidezko bertaratze konfirmazioa Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera
Gehiago irakurri
29
Mar, 22
Ikastetxeak presentziazko prestakuntzei heldu die berriro.
Joan den martxoaren 18an egin zen 2022ko lehen ikastaroa, “Indarkeria bikote nerabeetan: detekzioa, prebentzioa eta esku-hartzea”, Alazne Aizpitarte Bikote Nerabeetako Indarkeriaren arloko doktorearen eskutik.
Laster irekiko ditugu hurrengo ikastaroetarako izen-emateak.
Gehiago irakurri
24
Mar, 22
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroak Fundazioarekin, bi erakundeentzako ezagutza-trukean eta elkarren arteko onuran oinarrituta. Horren bidez, bi erakundeen giza baliabideen eta baliabide materialen erabilera ahalik eta onena sustatu nahi da.
Gipuzkoako PEOeko elkargokideei prestakuntza akademikorako sarrera errazte aldera, hitzarmen honek %15eko deskontua egingo die Gipuzkoako PEOko elkargokideei kolektiboarentzat interesgarriak diren ikastaroetan matrikulatzerakoan.
Gehiago irakurri
01
Mar, 22
Divilorekin sinatu duten hitzarmen berriari buruz Langile Autonomoen Elkarteen Federazio Nazionalak (ATA) helarazi digun informazioa helarazten dizuegu. Esteka honetan duzue informazioa: https://ata.es/convenios/divilo/
Datafonoa ordezkatzen duen APP bat da, eta fakturak zuzenean bezeroari bidali eta negozioaren kudeaketa-sisteman integratzearen abantailak ditu. Hilabete hau interesgarriagoa da, elkargokideentzat interesgarria izan daitekeen zozketa bat jarri baitute abian. Esteka honetan duzu horri buruzko informazio guztia: https://divilo.io/ata-autonomos
Gehiago irakurri
23
Ots, 22
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako PEOaren artean hitzarmendutako Indarkeria Matxistaren edo sexu askatasunaren aurkako ustezko delituen biktima izan diren emakumeei laguntza psikologikoa emateko Programako zerrendak ireki dira.
Programaren parte izateko baldintzak beheko zerrendan daude. Aipatutako baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak martxoaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira hurrengo estekako formularioaren bitartez:
Zerrenda Profesionalen Deialdia - Indarkeria (copgipuzkoa.eus)
BALDINTZAK:
- Elkargokide izatea eta Elkargoko kuoten ordainketan egunean egotea.
- Osasun Titulua: Psikologia Klinikoan Aditua, Osasun Psikologia Orokorrean Masterra edo Osasun Psikologian Habilitazioa.
- Indarrean dauden Zerga betekizunak eta Gizarte Segurantzarekiko betekizunak egunean edukitzea.
- Osasun Zentroaren baimena. Zentro bat baina gehiago edukitzekotan zentro bakoitzaren baimena aurkeztu.
- Erantzukizun Zibileko Asegurua.
- Aurrekari penalen eta Izaera sexualeko Delituen ziurtagiria (soilik adin txikikoak artatzekotan).
- Kanpoko gainbegiratzaile teknikoa izatea.
- Urte 1etik gorako esperientzia izatea psikoterapeuta edo psikologo kliniko gisa.
- Indarkeria matxista edo/eta genero ikuspegian oinarrizko formakuntza.
- Bateraezintasuna: Psikoterapeuta zereginak beteko dituzten profesionalek ezin izango dute psikoterapeuta gisa ez beste lanik egin foru ardurako indarkeria matxistaren emakume biktimen eremuko zerbitzuetarako kontratua edo hitzarmena duten erakundeentzat.
- Memoria Teknikoa (gehienez orri bat):
Orrialde bat gehienez.
Erreferentziazko esparru teorikoa.
Terapian erabiliko diren jarduera plana eta ildo metodologikoa.
Zerbitzua emateko jarriko diren bitarteko teknikoak eta materialak.
Zerbitzuaren hizkuntzak.
Kanpoko gainbegiraketa teknikoaren deskribapena, maiztasuna eta gauzatuko duen profesionalaren izena.
Datuak eta txostenak aurkezteko neurriak (Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko lege organikoa betetzea)
Gehiago irakurri
17
Ots, 22