Joan den urriaren 1ean “SUSTANTZIARIK GABEKO ADIKZIOAK” Jardunaldia ospatu genuen. Bertan, EKINTZA BIBE Elkarteak, Beatriz Alonso psikologoaren Jokoaren Nahasteari buruz egindako hitzaldien bidez, eta ORAINPREBENTZIOA Elkarteak parte hartu zuten. Azken honek “Teknologia Berrien arriskuen prebentzioa eta erabilera arduratsua” hitzaldia eskaini zuen Iñaki Martínez psikologoaren eskutik, baita Teknologia Berrien inguruko mahai-ingurua, zeinetan José Miguel Correa EHUko Katedratikoak eta Mikel Cerezo hezitzaileak parte hartu zuten, Mireia Centeno, Elkargoko Hezkuntza Psikologia Arloko arduraduna, moderatzaile zutelarik.
Bestalde, joan den urriaren 22an, ostirala, “LAGUNTZA PSIKOLOGIKOA INTERBENTZIO MEDIKOETAN” ikastaroa egin zen. Jesús Muñoz de Anak eman zuen ikastaroa, COPGIko Psikologia Kliniko eta Osasun Psikologia arloko arduradunak.
Elkargoak eskerrak eman nahi dizkie bertaratutako guztiei, COPGIk antolatutako prestakuntza-jarduerekiko azaldutako interesagatik.
Gehiago irakurri
29
Urr, 21
Con motivo del Día Mundial de la Salud Mental
‘Una oportunidad para priorizar la salud mental en España’
Gehiago irakurri
10
Urr, 21
El Consejo General de la Psicología de España tiene en marcha un Programa de Formación Continuada a Distancia (FOCAD) con la finalidad de promover la actualización científico-profesional de los/as psicólogos/as colegiados/as en diferentes campos de la intervención psicológica (Psicología Clínica y de la Salud, Psicología Educativa, Psicología del Trabajo, las Organizaciones y los Recursos Humanos, Psicología de la Intervención Social, Psicología de la Actividad Física y el Deporte, Psicología Jurídica, Psicología del Tráfico y de la Seguridad, etc.).
Gehiago irakurri
07
Urr, 21
Gipuzkoako Peoak Lurraldebuseko 324 autobusen pantailetan ikusi ahal izango den iragarkia egiteko kontratua egin du. Gipuzkoan ibiltzen diren autobusetan agertuko da datozen 3 hilabeteetan. Helburua: lanbidea ikusaraztea eta Elkargoa profesionalak bilatzeko bide gisa aurkeztu, azken honek profesional kualifikatu bat aukeratzea bermatzen baitu.
Gehiago irakurri
30
Ira, 21
Gure elkargokideei prestakuntza akademikorako sarbidea errazte aldera, Gipuzkoako PEOa lanean aritu da beren elkargokideentzako baldintza ekonomiko onuragarriak lortzeko.
Lan horren ondorio bi hitzarmen sinatu dira hainbat unibertsitaterekin.
Errioxako Nazioarteko Unibertsitatea – UNIR:
Aldeko baldintzak:
Graduko eta graduatu ondoko ikasketetarako, Gipuzkoako Peoeko elkargokideentzat %10eko beherapena ezartzea erabaki da UNIR-ek lehen matrikularako orokorrean ezartzen dituen prezioetan. Ikaslea matrikulatzen denean deskontu komertzial aktiboren bat izanez gero, horri %5a gehituko zaio lehen matrikulako deskontu horri (deskontu komertzialari soilik metatuko zaio, ez une horretan egon daitezkeen bestelako laguntzei). Hurrengo matrikuletan,% 10eko deskontua egingo da kredituaren prezio ofizialaren gainean.
Gaitzen duten titulazioak deskontuetatik kanpo daude.
Madrilgo Unibertsitate Europarra-Universidad Europea de Madrid:
Aldeko baldintzak:
1. Eskainitako TITULAZIOETAN sartzeko probak doan egitea.
2. Irakaskuntzako EHUNEKO HAMAR (10) deskontatuko zaie UNIBERTSITATEKO TITULAZIOREN batean matrikulatzen diren elkargokideei.
Gehiago irakurri
28
Ira, 21