Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Albisteak

HasieraAlbisteak
HasieraAlbisteak
DEKANOA “EZAGUTU EUSKAL OSASUN ITUNA” JARDUNALDIAN IZAN DA

DEKANOA “EZAGUTU EUSKAL OSASUN ITUNA” JARDUNALDIAN IZAN DA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den ekainaren 8an, Gipuzkoako PEOko Dekanoa den Sonja Massimo “Ezagutu Euskal Osasun Ituna” jardunaldian izan zen. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak antolatu zuen eta Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen.

Topaketaren helburua Euskal Osasun Itunaren garapenean egindako aurrerapenak partekatzea eta gaur egun martxan dauden zenbait ekimen aurkeztea izan zen; ekimen horiek pazienteen ikuspegia txertatzen dute Euskal Osasun Sisteman.

Jardunaldian zehar, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martínezek azpimarratu zuen urtebete baino gutxiagoan Eusko Jaurlaritzak osasun-zerbitzuen eskaintza zabaldu duela. Hartutako neurrien artean, Lehen Mailako Arretan profil profesional berriak txertatu direla nabarmendu zuen; horien artean, psikologiako profesionala.

 

 

Gehiago irakurri

11 Eka, 26
PSICOFUNDACIÓN SARIAREN XVI. EDIZIOA

PSICOFUNDACIÓN SARIAREN XVI. EDIZIOA

publicado en Albiste orokorrak por Colegio Oficial de Psicología

XVI Edición del Premio PSICOFUNDACIÓN Jóvenes Iniciativas de Emprendimiento en Psicología, Mercedes Rodrigo Bellido 2026





Plazo de presentación de candidaturas:
Desde el 5 de JUNIO hasta el 6 de SEPTIEMBRE de 2026



 
La Fundación Española para la Promoción y el Desarrollo Científico y Profesional de la Psicología (PSICOFUNDACIÓN) convoca la XVI Premio Psicofundación, Jóvenes Iniciativas de Emprendimiento en Psicología Mercedes Rodrigo Bellido 2026, con el patrocinio del Centro de Enseñanza Superior Cardenal Cisneros, Hogrefe Tea Ediciones, Banco Sabadell Professional y Brokers 88, en colaboración con el Consejo General de la Psicología de España (COP) y la Federación Iberoamericana de Agrupaciones y Colegios de Psicología (FIAP).


Objetivo:

Fomentar la iniciativa, la creatividad e innovación de los jóvenes psicólogos/as españoles y de los países latinoamericanos.


Participantes:

La convocatoria está abierta a licenciados/as y graduados/as en Psicología quienes, a título individual o en equipo formado por un máximo de cuatro personas, de las que al menos dos deberán ser titulados/as en psicología. La edad máxima de los participantes será de 35 años a la fecha de inicio del plazo de presentación de candidaturas (5 de junio de 2026).

 
El Premio tiene dos categorías con una dotación económica de tres mil euros (3.000€) para cada categoría:


• Iniciativa investigadora

• Iniciativa emprendedora empresarial


Plazo de presentación de candidaturas:

Desde el 5 de JUNIO hasta el 6 de SEPTIEMBRE de 2026.
 

Esta convocatoria se rige por las siguientes:

BASES DE PARTICIPACIÓN



ENTIDADES PATROCINADORAS:

  • Centro de Enseñanza Superior Cardenal Cisneros
  • Hogrefe Tea Ediciones
  • Banco Sabadell
  • Brokers 88


ENTIDADES COLABORADORAS:

v  Consejo General de la Psicología de España

v  Federación Iberoamericana de Agrupaciones y Colegios de Psicología (FIAP)

 

 

Para ampliar más información: http://www.psicofundacion.es

Gehiago irakurri

10 Eka, 26
IRAKASLEEN ONGIZATE EMOZIONALARI BURUZKO AZTERKETA

IRAKASLEEN ONGIZATE EMOZIONALARI BURUZKO AZTERKETA

publicado en Albiste orokorrak por Colegio Oficial de Psicología

Bizkaiko Psikologiaren Elkargo Ofizialak, UPV/EHUrekin lankidetzan, bultzatutako ikerketa garrantzitsu batean parte hartzeko gonbidatzen zaiteuztegu.

Proiektu honek irakasleen ongizate emozionalaren benetako egoera ezagutu nahi du, zorroztasunez eta ebidentzian oinarrituta.

Helburua pertzepzioak alde batera uztea eta datu objektiboak lortzea da, irakasleen errealitatea ikusgai jartzeko eta, horretatik abiatuta, prebentzio eta hobekuntza proposamen eraginkorrak diseinatzeko.

Zure parte-hartzea anonimoa, borondatekoa eta ezinbestekoa da ikerketak balioa izan dezan. Zure ahotsa behar dugu.

 Nola parte hartu dezakezu?

1. Galdeketa online betez (1. fasea – anonimoa)
• Hemen zuzenean sartu: [https://ehumineco.eu.qualtrics.com/jfe/form/SV_czIJXx1oYRQVfXU]

• Epea: Gaurtik ekainaren 15era arte.


 Oharra: Jarraian, proiektuaren helburuak eta metodologia laburbiltzen dituen dokumentuaren esteka jartzen dugu. [Ikusi hemen]

 2. Proiektu honek bigarren fase bat izango du, irailean hasiko dena. Orduan, berriz hartuko dugu harremana, ikuspegi kualitatibo bat lortzeko, jasotako datuetan sakontzeko eta esperientziak partekatzeko.

Anima zaitez eta lagundu iezaguzu gure lanbidearen benetako irudia eraikitzen, datuetan oinarrituta! Partekatu zure lankideekin.

Gehiago irakurri

05 Eka, 26
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-3
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-4
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-5
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-6
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-7
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-8
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-9
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-10
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-11
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-12

GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU, ELKARGOKIDEAK AITORPEN ETA ELKARGUNERAKO JARDUNALDI BATEAN BILDUZ


Joan den maiatzaren 29an, Gipuzkoako PEok urteroko Ekitaldi Instituzionala ospatu zuen Donostiako Costa Vasca Hotelean. Elkargoaren bizitzan dagoeneko sendotuta dagoen hitzordu honek berriro ere Psikologiako profesionalak bildu zituen aitortza, hurbiltasun eta ospakizun partekatu giroan.

 

Ekitaldiaren bidez, Elkargoa osatzen duten pertsonen ibilbidea eta konpromisoa balioan jarri ziren. Horretarako, lehenik eta behin, elkargokide diren eta 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten profesionalei zilarrezko pina eman zitzaien, haien ibilbide profesionalari aitortza eta eskerrona adierazteko.

Era berean, 2025 eta 2026 urteetan Elkargoan sartu diren pertsona elkargokideei ongietorri ofiziala egin zitzaien, ongietorriko pina eta elkargokidetza diploma emanez, Gipuzkoako PEOko komunitate profesionalean duten integrazioa sinbolizatuz.

 

Jardunaldiko unerik hunkigarrienetako bat Javier Sainzi egindako omenaldia izan zen. Gipuzkoako PEOko Batzorde Deontologikoko presidente den aldetik, organo horretan emandako 40 urteko dedikazioa eta konpromisoa aitortu zitzaizkion. Bere ibilbide luzeagatik eta etika profesionalaren garapenean eta sendotzean egindako ekarpenagatik eskerrak emateko, oroigarrizko plaka bat eman zitzaion.

Azpimarratzekoa da, halaber, Javier Sainzek 2023. urtetik Estatuko Batzorde Deontologikoko presidenteorde kargua betetzen duela; ardura horrek agerian uzten du haren esperientzia zabala eta Psikologiaren esparru deontologikoari lurralde-eremutik harago egiten dion ekarpena.

 

Jardunaldia hotelaren harreragunean egindako koktel batekin amaitu zen. Une horrek lankideen arteko topaketa giro lasai eta atseginean partekatzeko aukera eman zuen, esperientziak trukatzea eta lotura profesionalak sendotzea sustatuz.

Gipuzkoako PEOtik, topaketa hau posible egin zuten pertsona guztien bertaratzea eta parte-hartzea eskertu nahi ditugu, eta gure elkargo komunitatearentzat hain esanguratsua den ekitaldi honen etorkizuneko edizioak partekatzen jarraitzea espero dugu.

Gehiago irakurri

02 Eka, 26