Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Gipuzkoako PEO

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
  • EKITALDI INSTITUZIONALA 2024-image-3
  • EKITALDI INSTITUZIONALA 2024-image-4
  • EKITALDI INSTITUZIONALA 2024-image-5
  • EKITALDI INSTITUZIONALA 2024-image-6
  • EKITALDI INSTITUZIONALA 2024-image-7
  • EKITALDI INSTITUZIONALA 2024-image-8
  • EKITALDI INSTITUZIONALA 2024-image-9
  • EKITALDI INSTITUZIONALA 2024-image-10

EKITALDI INSTITUZIONALA 2024

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología


Joan den maiatzaren 31n, Gipuzkoako PEOk urteroko ekitaldi instituzionala ospatu zuen Donostiako Costa Vasca hotelean.

Egungo Gobernu Batzordeak beti pentsatu izan du Elkargoak Psikologiako profesional guztien topalekua izan behar duela, eta aukera izan behar duela elkargokideen arteko harremana, lankidetza eta adiskidetasuna areagotzeko, horregatik horrelako ekitaldiak egitea.



Ekitaldian elkargokide gisa 25 urte edo gehiago daramatzaten elkargokideak omendu ziren, zeintzuei ohorezko diploma bat eta erakundearen zilarrezko pina eman zitzaien, bai eta elkargokide berriak ere, elkargokide diploma bat eta ongietorriko pin bat jaso zutelarik.

Era berean, omenaldi txiki bat egin zitzaion Iñaki Liceaga COPGIko Deontologia Batzordeko kide oihari, Batzorde horretan egindako lana aitortu eta eskertzeko.

Ekitaldian zehar, dekanoak, Sonja Massimo, eskerrak eman zizkien Gobernu Batzordeko kideei, Batzorde Deontologikoari, Arloetako eta Lantaldeetako arduradunei, lege aholulariari eta Elkargoko langileei, bai eta bertaratutako elkargokide guztiei ere.


Formalitateen ondoren, bertaratutakoek cocktail atsegin batez gozatzeko aukera izan zuten hoteleko hallean, eta, horri esker, lankideen arteko berrelkartze politak eta elkarrizketa aberasgarriak izan ziren.
Ekitaldi hau urtero egiten jarraitu ahal izatea espero dugu, eta, noski, zuen presentzia berriro izatea.

 

 

 

Gehiago irakurri

04 Eka, 24
COPGI-ren PODCASTAREN 5. ATALA - TABAKISMOA

COPGI-ren PODCASTAREN 5. ATALA - TABAKISMOA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Azken inkestek erakusten dute tabakoaren kontsumoak behera egin duela, baina oraindik ere kontsumo-mota berriak agertzen dira, hala nola produktu berotuak eta antzeko gailuak, vaperrak bezalakoak. Erretzeko modu berriak sortu dira, nahiz eta ekidin daitekeen lehen heriotza-kausa izaten jarraitu arrisku txikiko pertzepzioak jarraitzen du herritarren artean, eta gazte batzuek erretzen hasten jarraitzen dute.

Tabakismoa oraindik ere interes handiko gaia da gizartean, eta osasun-arloko profesionalak asko kezkatzen dituen osasun-arazoa. Horregatik, eta bihar, maiatzak 31, ospatzen den Tabako gabeko Mundu Eguna dela eta, COPGIren podcastaren kapitulu berri honetan, tabakismoaz hitz egingo dugu Maider Sierrarekin, tabakismoan espezializatutako osasun-psikologoa, Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearen erretzeari uzteko terapiak zuzentzen dituena.

Oraingo honetan, Maiderrek tabako-mendekotasunaren errealitatera hurbiltzen gaitu, mendekotasun-arrazoietara arlo fisikotik harago, haren inguruko marketinera eta erretzaileentzat dauden esku-hartze psikologiko motetara, besteak beste.

Kapitulu osoa gure Ivoox profilean eta gure web orrian dago eskuragarri.

 

 

Gehiago irakurri

30 Mai, 24
  • ELKARGOKO MAIATZEKO PRESTAKUNTZA-image-3
  • ELKARGOKO MAIATZEKO PRESTAKUNTZA-image-4

ELKARGOKO MAIATZEKO PRESTAKUNTZA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

 

 Maiatzean, Gipuzkoako PEOk bi prestakuntza-jarduera antolatu ditu, oso eremu desberdinetakoak.

Alde batetik, Roberto Lópezek, antolakuntzako aldaketa- eta garapen-prozesuetan dauden erakunde eta lantaldeei laguntzen espezializatutako psikologoak, "Pertsonen eta taldeen kudeaketa Belbin talde-rolen metodologiaren bidez" jardunaldi praktikoa eskaini zuen.

BELBIN rolen metodologia aplikatzeak aukera ematen dio pertsona bati talentuen aniztasuna aitortzeko, bere profilaz eta gainerako pertsonenaz jabetzen gai izateko, ekarpen bereizgarriak identifikatzeko, zeregin zehatzetan elkartzeko aliantzak diseinatzeko, sor izan daitezkeen gatazkak prebenitzeko, eta taldeko emaitzen zerbitzura talde-lana gidatzeko. Jardunaldi horretan, parte-hartzaileek Belbin autopertzepzioaren inbentarioa osatu ahal izan zuten, eta behatzaileen ebaluazioak eskatu. Hala, Belbin banakako txosten osoa lortu zuten.

Bestalde, joan den maiatzaren 24an, aretoa beteta zegoela eta galeretan eta harreman zailetan laguntzeko tresna terapeutiko bat izatearen garrantziaz parte-hartzaileak sentsibilizatzeko helburuarekin, Carlos Odriozola Psikologian doktoreak M.A.R (Oroimen Eskergarrirako Mugimendua) prozesua aurkeztu zigun modu praktikoan, dolu-prozesuetan eta harreman zailetan laguntzeko eredu humanista, zeinen egilea den.

 

 

Gehiago irakurri

29 Mai, 24