Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Gipuzkoako PEO

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
"LA PSICÓLOGA EN CASA" LIBURUAREN AURKEZPENA JADA YOUTUBEN

"LA PSICÓLOGA EN CASA" LIBURUAREN AURKEZPENA JADA YOUTUBEN

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Pasa den urriaren 4ean Natalia Pedrajas-en "La psicóloga en casa" liburuaren aurkezpena izan genuen Elkargoan, non liburuaren egileak gure profesioa gauzatzeko beste modu bat erakutsi zigun.

Ekitaldia Jesús Muñoz De Anak dinamizatu zuen, Elkargoko Psikologia Klinikoaren Arloko arduraduna dena. Jada youtubeko kanalean ikus dezakezu.

 

 
RESEÑA "LA PSICÓLOGA EN CASA":

En este libro se quiere transmitir una propuesta de intervención domiciliaria centrada en una praxis profesional, una deontología y una metodología contrastada. Por ello, se da estructura y encuadre terapéutico a una intervención que se desarrolla en un contexto natural, con las particularidades que este modelo de intervención tiene.

Durante los distintos capítulos que se desarrollan, se habla del encuadre terapéutico, de las primeras llamadas por teléfono como un paso previo a visitar el lugar de la intervención, de la valoración y de la evaluación, y, claro está, de la intervención propiamente dicha explicando además las cuestiones relativas a la alianza terapéutica, los niveles de intervención y cómo trabajarlos, así como las situaciones más conflictivas y comprometidas a las que nos podemos enfrentar y cómo gestionarlas. Los últimos capítulos están dedicados, por un lado, a las experiencias y aprendizajes de las colaboradoras psicólogas en este libro y a las evidencias científicas encontradas hasta la actualidad sobre la intervención a domicilio.

Esperamos de verdad que este libro traiga mucha luz, o más de la que tuvimos nosotras cuando caminábamos por este modelo de intervención aún poco estudiado por la comunidad de profesionales y de forma científica, por la dificultad como se viene entendiendo de la investigación con una variable tan compleja de medir como es el domicilio y sus particularidades.

NATALIA PEDRAJAS SANZ:

Natalia se suma al cambio de paradigma que se está produciendo en la actualidad dando valor a la salud psicológica y física de las personas. Es Dra. en Estilos de Vida Saludables. Psicóloga y emprendedora social. Directora Clínica en Miinta, plataforma especializada en la salud emocional y la juventud. CoFundadora y CEO de Apoyo Psicológico en casa, empresa social con una misión clara: hacer una psicología más cercana y accesible a las personas; a través de una red de profesionales de la Psicología en España y Latinoamérica, que realizan las intervenciones tanto online como en el propio domicilio de las personas. Cofundadora de la Escuela de Desarrollo Emocional y líder del proyecto Qué Quieres Hacer Con Tu Vida - investigación sociológica y documental audiovisual sobre el estado de la juventud española-. Actualmente Profesora de Grado en la Universidad Alfonso XI, y en el Máster General Sanitario de la Universidad Europea de Madrid, la Universidad de Navarra y la Universidad de Salamanca.

Además es escritora también de capítulos en libros colaborativos dirigidos a jóvenes y emprendedores/as: "Diferencia(te)", “Qué estudias y de qué trabajas" y "EMPRESARIAS. UNA MANERA DE ESTAR EN EL MUNDO".

 

 

Gehiago irakurri

21 Urr, 24
COPGI OSASUN ITUNAREN 2. BILERAN

COPGI OSASUN ITUNAREN 2. BILERAN

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

COPGIk Osasun Itunaren 2. bileran parte hartu du, eta diagnostikoaren lehen fasea amaitzear dago.


Joan den asteazkenean Donostian egindako osasun-itunaren bigarren bileran, Sonja Massimo Gipuzkoako PEOko dekanoak parte hartu zuen, eta mila orrialde baino gehiagoko ekarpenetan oinarritutako 30 orrialdeko laburpen-dokumentu bat aurkeztu zen. Bilera horretan eragile sozialen, politikoen eta sanitarioen arteko "adostasun orokorra" lortu zen. Hala, Euskal Osasun Ituna aurrera doa eta diagnostikoaren lehen fasea urriaren 30ean amaitzea espero da.


Eusko Jaurlaritzak dokumentua asteazken horretan bertan onartu behar bazuen ere, astebete gehiago eman du iruzkinak edo doikuntzak jasotzeko, erakundeek berrikusi ondoren. Adostasuna zabala izan da, baina zenbait zuzenketa egon daitezke.



Urriaren 30ean, dokumentuaren printzipio orokorrak adostuko dira, bigarren fasea markatuko dutenak. Hirugarren fasea estrategien definizioan oinarrituko da, eta sei etapatan banatuko da, hartu beharreko ekintzak zehazteko eta euskal osasun-sistema etorkizunera egokitzeko.

Gehiago irakurri

10 Urr, 24
  • OSPATUA "JARDUERA PRIBATUAREN HASIERAKO TAILERRA"-image-3
  • OSPATUA "JARDUERA PRIBATUAREN HASIERAKO TAILERRA"-image-4
  • OSPATUA "JARDUERA PRIBATUAREN HASIERAKO TAILERRA"-image-5
  • OSPATUA "JARDUERA PRIBATUAREN HASIERAKO TAILERRA"-image-6

OSPATUA "JARDUERA PRIBATUAREN HASIERAKO TAILERRA"

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den irailaren 27an, Gipuzkoako Psikologoia Elkargo Ofizialak "Jarduera pribatuari ekiteko tailerra"-ren edizio berri bat antolatu zuen Elkargoaren egoitzan. Ekitaldi horretan, beren jarduera profesionalari eremu pribatuan ekin nahi dioten psikologoentzako funtsezko gaiak jorratu ziren, lau helburu nagusitan oinarrituta:

• Kontsulta pribatu bat irekitzeko behar diren administrazio-izapideak identifikatzea.

• Lege-alderdi garrantzitsuenak ezagutzea, hala nola datuen babesa eta erantzukizun zibileko aseguruak.

• Lanbiderako garrantzitsuenak diren gai deontologikoak berrikustea.

• Gipuzkoako PEOren web orriak elkargokideentzat oro har zein praktika pribatuan hasten direnentzat eskaintzen dituen aukerak aztertzea.

Monika Gallo Gipuzkoako PEOko lege-aholkulariak parte hartu zuen jardunaldian, eta alderdi legal eta deontologiko garrantzitsuenak azaldu zituen. Era berean, Ana María Sánchez Herraezek, PSNko Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren arloko aholkulari juridikoa, datuak babesteko araudiaren ezarpenari buruzko informazioa eman zuen, bertaratutakoak trebatzeko tratatzen dituzten datuen arduradun gisa dituzten beharrak ulertzeko eta araudi hori bete ahal izateko.

Gainera, Daniela Pérez Brokers88 aseguru-etxeko ordezkariak psikologiako profesionalentzat beharrezkoak diren erantzukizun zibileko aseguruei buruzko funtsezko informazioa eskaini zuen. Gipuzkoako PEOko langileek ere parte hartu zuten, eta kontsulta bat irekitzeko jarraitu beharreko urrats administratiboak zehaztu zituzten, baita Elkargoaren web orriaren bidez elkargokideentzat eskuragarri dauden tresnak eta baliabideak ere.

Tailerra ikaskuntza- eta aholkularitza-gune bat izan zen, eta bertaratutakoei beharrezko tresnak eta ezagutzak eman zizkien beren kontsulta pribatua behar bezala irekitzeko, legezko ingurune deontologiko egoki batean.

 

 

Gehiago irakurri

01 Urr, 24
  • COPGI-ren PARTE-HARTZEA BIDE-SEGURTASUN JARDUNALDIAN-image-3
  • COPGI-ren PARTE-HARTZEA BIDE-SEGURTASUN JARDUNALDIAN-image-4
  • COPGI-ren PARTE-HARTZEA BIDE-SEGURTASUN JARDUNALDIAN-image-5
  • COPGI-ren PARTE-HARTZEA BIDE-SEGURTASUN JARDUNALDIAN-image-6
  • COPGI-ren PARTE-HARTZEA BIDE-SEGURTASUN JARDUNALDIAN-image-7
  • COPGI-ren PARTE-HARTZEA BIDE-SEGURTASUN JARDUNALDIAN-image-8

COPGI-ren PARTE-HARTZEA BIDE-SEGURTASUN JARDUNALDIAN

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

COPGIk Europako 2024ko Mugikortasun Astearen barruan Donostian antolatutako Bide-Segurtasuneko Jardunaldian parte hartu du.

 

2024ko Europako Mugikortasunaren Astea zela eta, Donostiako Udalaren programazioaren barruan, Gipuzkoako PEOk bide-segurtasuneko jardunaldi bat antolatzen eta gauzatzen parte hartu zuen. Jardunaldi horren bidez, prestakuntza eta sentsibilizazioa eskaini zen, motorraren erabiltzaileei zuzenduta bereziki, hiriko segurtasunaren mezua indartuz.
 

Jardunaldian zehar, irailaren 21ean ospatutakoa, bi alderdi nagusi izan ziren: batetik, motorrean gidatzeko moduaz jabetzea, norberaren segurtasuna zaintzeko, eta, bestetik, mugikortasunari dagokionez ahulenak diren erabiltzaileena (oinezkoak eta txirrindulariak).

Horretarako, lau standez osatutako «zirkuitu» bat antolatu zen, hainbat erakundek antolatua, eta parte hartzen zuten pertsonak bertatik igaro ziren. Horietako bakoitzean balio desberdin bat aztertu edo trebatu zen, motorzaleen segurtasuna bermatzeko helburuarekin.
 

Lehenengo mahaia, COPGIk antolatua, Autotesteko mahaia izan zen. Bertan, parte-hartzaileek test baten bidez gidatzerakoan zuten jarrera ezagutu zuten, eta gidatze asertiboago eta prebentiboago baterako jarraibideak jaso zituzten. Era berean, gidarekiko jarrera enpatikoarekin eta asertiboarekin eta gidatze prebentiboarekin lotutako hainbat gida eta eduki jarri ziren bertaratuen eskura. Gainerako standetan, Gurutze Gorriak eta Donostiako Real Motoclub-ak antolatuta, bertaratutakoek prestakuntza jaso zuten, besteak beste, lehen sorospenetan istripuen kasuan, prebentziozko gidatzean eta motor bat prestatzean.

 

 

Gehiago irakurri

25 Ira, 24
  • MOTORREKO BIDE-SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA-image-3
  • MOTORREKO BIDE-SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA-image-4

MOTORREKO BIDE-SEGURTASUNARI BURUZKO JARDUNALDIA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

“BIDE-SEGURTASUNA MOTORREAN” JARDUNALDIA

2024ko Europako Mugikortasunaren Astea dela eta, Donostiako Udalaren programazioaren barne, prestakuntza eta sentsibilizazio jardunaldi bat egingo dugu, bereziki motorraren erabiltzaileei zuzenduta, hiriko segurtasunaren mezua indartuz. Bi alderdi nagusi izango dira: batetik, motorrean gidatzeko moduaz jabetzea, norberaren segurtasuna zaintzeko, eta, bestetik, mugikortasunari dagokionez ahulenak diren erabiltzaileena (oinezkoak eta txirrindulariak).

Horretarako, Sagueseko zabalgunean lau estandaz osatutako «zirkuitu» bat muntatuko da, eta parte-hartzaileak horietatik igaroko dira, eta horietako bakoitzean motorzaleen segurtasuna bermatzeko balio desberdin bat aztertu edo prestatuko da.

1.- Autotest Mahaia - Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak antolatua.

Gure gidatzeko moduaren testajea eta gidatze prebentiboago/asertiboago baterako jarraibideak.

Informazio-diptikoa eta autotesta, behean erantsitako artxiboan deskarga daitezke.

“Gidari asertiboa, gidari segurua” Elkargoaren bideoa: Youtuben bideoa ikusteko egin klik hemen.

2.- Bide-segurtasuneko mahaia - Real Motoclub-ek antolatua.

Gidatze prebentibo/asertiboko praktika

DGTk gida bat jartzen du eskuragarri motorrean segurtasunez gidatzeko; deskarga dezakezu: Hemen klikatu.

Landu beharreko beste gai bat puntu beltzak dira, ezinbestekoa baita horiek ezagutzea, ikusarazteko eta istripuak saihesteko. DGTren informazioa: Hemen klikatu.

Ibon Arbaiza izango dugu solaskide, “Cómprame una moto” liburuaren egilea. Gurasoentzat, semeak motor bat eskatzen dienean. Doan deskarga daiteke: Hemen klikatu.

3.- Motorzaleentzako Lehen Sorospenen Mahaia - Gurutze Gorriak antolatuta.

Nola jokatu istripu bat ikusten badugu: aholkuak eta oinarrizko teknikak.
Gehiago jakin: Hemen klikatu.

4.- Prest jartzeko/mantentzeko mahaia - Motoklubak antolatuta

Adituek azalduko dizute nola ezagutu behar duzun zure motorra, gurpilak, balaztak...

Zure motorra ekarri ahal izango duzu eta zure motorrari eta honen egoerari buruzko zalantzak argitu ahal izango dituzu.
 
BALIABIDEAK: 
 

 

Gehiago irakurri

17 Ira, 24