100 profesional baino gehiago bildu dira Donostian Larrialdietako Esku Hartze Psikologikoari buruzko II. Jardunaldian
Joan den maiatzaren 16an, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak "Larrialdietako Esku Hartze Psikologikoari buruzko II. Jardunaldia: Larrialdietan espezialista diren psikologiako profesionalen esparrua eta lana" antolatu zuen Donostiako Aquariumean. Topaketa horretan psikologiako, babes zibileko eta larrialdietako esku-hartzearekin lotutako hainbat arloko 100 profesional baino gehiago bildu ziren.
Joan den apirilaren 11n, GipuzkoakoPsikologiaElkargoOfizialaren 2025eko BatzarOrokorraegin zen, DonostiakoElkargoarenegoitzan.
Bertan, 2024ko ekitaldikoauditoretza-txostenaaurkeztu zen, eta 2024ko kontuak eta 2025eko aurrekontuakonartuziren. Era berean, COPGIren 2024ko memoriaaurkeztu zen. Memoria horrekdiseinuberritua du, eta Elkargoakiazegindakojarduerakjasotzenditu, bai eta Elkargoakeskainitakozerbitzuekin lotutako estatistikak ere. Horrez gain, berriro ere onartu zen Elkargoaren kuotarenzenbatekoa % 50 murriztealangabeziandauden profesionalei, urtean 4.000 euroko gehienekomugarekin. Bestalde, BatzordeDeontologikoaridagokionez, Ainhoa Villanueva Górgolas kargutikkendu zen.
“EVALUACIÓN PSICOLÓGICA DE LAS ALTAS CAPACIDADES INTELECTUALES” IKASTAROA OSPATU DA
Joan den apirilaren 4an, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak “Evaluación Psicológica de las Altas Capacidades Intelectuales”izeneko ikastaroa antolatu zuen. Formazio-jardunaldi honek 50 profesional bildu zituen, klinika eta hezkuntza arloetan gero eta presenteago dagoen gai honetan sakondu nahi zutenak.
Leire Aperribai Unamuno izan zen formazioaren irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakasle agregatua, gaitasun intelektual handiko pertsonen ebaluazio psikologikoan eta esku-hartzean aditua.
Errealitate konplexua, espezializazioa eskatzen duena
GIH duten pertsonek garapen kognitibo berezia izaten dute, homogeneoa izan beharrean, profil anitzetan eta ezaugarri indibidualetan agertzen dena. Hori dela eta, zaila izan daiteke haien identifikazioa eta ulermena. Adituak nabarmendu zuenez, desberintasun horiek behar bezala ez aitortzeak esku-hartze eraginkor gabeetara edo kaltegarrietara ere eraman dezake. Zailtasun emozionalak, identitate-konfliktuak edo profesionalen aldetik ulermen-falta dira beren beharrak behar bezala asetzen ez direnean ager daitezkeen arriskuetako batzuk.
Horregatik, GIH duten pertsonen ebaluazio psikologikoak tresna espezifikoak, formazio sendoa eta haien berezitasun kognitibo eta emozionalekiko ikuspegi sentikorra eskatzen dituela azpimarratu zen.
Ikastaroan, ondoko helburuak jorratu ziren:
GIH duten pertsonek dituzten ezaugarri psikologikoak ezagutaraztea.
Gaitasun handien detekzioa eta identifikazioa bereiztea.
Ebaluazio-prozesuaren gako diren alderdiak sakon aztertzea.
Ebaluaziorako teknika eta tresna egoki eta egokituak aurkeztea.
Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialetik uste dugu horrelako prestakuntza-guneak sortzen jarraitzea funtsezkoa dela pertsonen aniztasunari egokitutako arreta psikologiko kalitatezkoa sustatzeko. Zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkiogu Leire Aperribai-ri, bai eta parte hartu zuten berrogeita hamar profesional ingururi ere, haien parte-hartze aktiboak eztabaida aberastu eta ezagutza partekatua eraikitzen lagundu baitzuen.
Joan den martxoaren 28an, gure egoitzan Teknika Grafikoei buruzko bigarren ikastaro bat egin zen, UPV/EHUko Haur Psikodiagnostikoko irakasle den Carmen Magantoren eskutik.
Teknika Proiektibo Grafikoek nortasuna norbanakoak berak ekoitzitako materialen bidez aztertzeko aukera ematen dute, eta, marrazkietan egiten dituen proiekzioen bidez, bere barne-mundurako sarbidea errazten dute. Oraingoan, Animalia baten Marrazkiaren Testean zentratu zen formazioa.
Animaliak ohiko elementu sinbolikoak dira kultura guztietan. Artearen bidez, ipuinetan edo eguneroko hizkuntzan, animaliak erabiltzen ditugu giza ezaugarriak sinbolizatzeko. Horregatik, animalia-irudiak erabiltzeak proiekzioa errazten du, eta Animalia baten Marrazkiaren Testa ebaluazio psikologikoan erabiltzen den tresna da, alderdi emozionalak eta pertsonaren nortasunarenak aztertzeko.
Saioak teknika honen interpretazioan sakontzeko aukera eman zien bertaratutakoei.
Eskerrak eman nahi dizkiogu Maganto irakasleari bere dedikazioagatik eta parte-hartzaile guztiei prestakuntza baliotsu honetan erakutsi duten interesagatik.
Pasa den martxoaren 13an Daniela Corao eta Bárbara Milaren "Rodrigo se fue a otro lugar" ipuinaren aurkezpena izan genuen Elkargoan, non liburuaren egileetako batek, Daniela Corao elkargokideak, migrazio-doluaren inguruan hitz egin zigun.
Ekitaldia Mireia Centenok dinamizatu zuen, Elkargoko Hezkuntza Psikologia Arloko arduraduna dena.
RESEÑA "RODRIGO SE FUE A OTRO LUGAR":
El cuento infantil titulado “Rodrigo se fue a otro lugar”aborda el duelo migratorio desde una perspectiva psicológica y cultural. Este cuento ha sido diseñado como un puente entre las familias y los/as profesionales que trabajan con población infantil, ofreciendo una manera sencilla y efectiva de comprender y trabajar este proceso emocional.
AUTORAS: BÁRBARA MILA Y DANIELA CORAO
Bárbara y Daniela son Psicólogas sanitarias y perinatales, con 14 años de experiencia en la atención psicológica de niños/as, adolescentes, adultos/as y familias. Son venezolanas de nacimiento, han creado una línea de investigación llamada “Maternar lejos de casa“, con congresos en Venezuela, Francia y España, y publicaciones en España. A partir del trabajo en la consulta de psicoterapia han visto la necesidad de acompañar a las familias en el duelo migratorio, ayudando a poner palabras al proceso de adaptación de madres, padres y de la infancia.
Este cuento creado en migración, Bárbara desde Ecuador y Daniela desde España, quiere servir de apoyo en el largo viaje que muchas familias viven.