Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Gipuzkoako PEO

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
5. DILEMA DEONTOLOGIKOA JADA WEBGUNEAN

5. DILEMA DEONTOLOGIKOA JADA WEBGUNEAN

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología


Webgunean eskuragarri dago jada 5. dilema deontologikoa, adingabeekin esku hartzeko baimen informatuari buruzkoa. Eremu deontologikoan aurkituko duzu.

Dilema horiek, email bidez bidaltzen dugun buletin deontologiko digitalean sartuta daudenak, esku-hartze profesional batean aurkez daitezkeen dilema deontologikoak argitzea helburu duten kasu praktikoen azterketa dira, horrela eremu deontologikoan prebentzio-lana eginez.


 

 

 

Gehiago irakurri

24 Urt, 25
EUSKADIKO EFEOREN ETA COPGIREN ARTEKO HITZARMENA SINATU DA

EUSKADIKO EFEOREN ETA COPGIREN ARTEKO HITZARMENA SINATU DA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

EUSKADIKO FEOREN ETA COPGIREN ARTEKO HITZARMENA SINATU DA

Joan den ostiralean, azaroaren 15ean, Euskadiko Fisioterapeuten Elkargo Ofizialak eta Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmen bat sinatu zuten, eta, horrela, bi erakundeek konpromisoa hartu zuten prestakuntzako, sustapeneko eta zabalkundeko programetan lankidetzan aritzeko, bi aldeek interes komuneko gune eta alderdi gisa identifikatzen dituzten eremu, gai eta/edo esku-hartze arloetan.

Lankidetza-hitzarmen honen esparruan, bi aldeak honako ekimen hauetan laguntzen saiatuko dira
 
• Psikologiako eta fisioterapeutako kolektiboak sentsibilizatzeko baterako jarduerak bultzatzea eta garatzea, bi kolektiboen interes komunean eragina izan dezaketen ezagutza-arloetan eta jarduera-eremuetan.
• Oinarrizko prestakuntza eta/edo prestakuntza kualifikatua sustatzea, erraztea eta bultzatzea, interes komuneko diziplina arteko ezagutza- eta esku-hartze-arloetan.
• Osasunaren zaintzarekin lotutako baliabide eta programa espezifikoetarako sarbidea erraztea Gipuzkoako lurralde historikoan.
• Bi kolektibo profesionalen parte-hartzea erraztea eta sustatzea interes komun eta partekatuan oinarrituta batera antola daitezkeen prestakuntza-proposamenetan, mintegietan, biltzarretan, solasaldietan, tailerretan eta sinposioetan.
• Elkarren intereseko prestakuntza-proposamenak eta argitalpen tekniko-profesionalak zabaltzea eta sustatzea.

Gehiago irakurri

18 Aza, 24
  • COPGIK INSPIRA BIZITZAK EKIMENEAN PARTE HARTU DU-image-3
  • COPGIK INSPIRA BIZITZAK EKIMENEAN PARTE HARTU DU-image-4
  • COPGIK INSPIRA BIZITZAK EKIMENEAN PARTE HARTU DU-image-5

COPGIK INSPIRA BIZITZAK EKIMENEAN PARTE HARTU DU

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

COPGIK INSPIRA BIZITZAK EKIMENEAN PARTE HARTUKO DU

 

Kutxa Fundazioak antolatutako Inspira Bizitzak ekimena DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta humanitateak eta matematikak) eremuetan lan egiten duten profesionalekin elkartzen dituen topagunea da.


Aurten, 14. edizioan eta 1.500 parte-hartzaile ingururekin, Psikologiak ordezkaritza izan du Gipuzkoako PEOko Gobernu Batzordeko 2 kideren parte-hartzearekin; Mireia Centeno hezkuntza psikologo gisa eta Jesús Muñoz De Ana osasun psikologo gisa.

Topaketa honen helburua ikasleei etorkizunean beren ibilbide profesionalean eta akademikoan erabakiak hartzen laguntzea da, erabakiak hartzen inspiratuz, beren esperientzia, ibilbideak, erabaki onak eta txarrak... azalduz. Halaber, ikasleei beren talentuak identifikatzen eta zaletasunak garatzen lagundu nahi zaie.

Mireiak eta Jesusek, bakoitzakegun desberdin batean, 5 minutuko aurkezpen labur bat egin zuten ikasleen aurrean beren ibilbide akademikoari eta lan-ibilbideari buruz, eta, ondoren, stand batean egon ziren azalpen-poster eta Elkargoko materialarekin, ikasleen zalantzak argituz eta entzute aktiborako, zuzeneko elkarreraginerako eta lan-munduak eskaintzen dituen aukerei, zailtasunei, kezkei eta aukerei buruzko informazioa trukatzeko espazio bat sortuz.

Ikasleek asko bisitatu zuten stand-a eta oso galdera interesgarriak egin zituzten lanbide-jardunaren berezitasunei buruz, ibilbide akademikoetatik edo lan-irteeretatik harago, hala nola norberaren zaintzaren gaiari lanbide honetan nola heldu.

Psikologia-lanbidearekiko interesa oraindik ere oso handia dela egiaztatu dugu, eta horrek poztu egiten gaitu.

 

Gehiago irakurri

11 Aza, 24
  • OSPATUA ATXIKIMENDUAREN INGURUKO IKASTAROA BARBARA TORRESEKIN-image-3
  • OSPATUA ATXIKIMENDUAREN INGURUKO IKASTAROA BARBARA TORRESEKIN-image-4
  • OSPATUA ATXIKIMENDUAREN INGURUKO IKASTAROA BARBARA TORRESEKIN-image-5
  • OSPATUA ATXIKIMENDUAREN INGURUKO IKASTAROA BARBARA TORRESEKIN-image-6

OSPATUA ATXIKIMENDUAREN INGURUKO IKASTAROA BARBARA TORRESEKIN

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

"Atxikimenduaren teoria eta ikerketa: psikoterapiarako inplikazioak helduaroan" ikastaroa egin zen Bárbara Torresekin.

Joan den urriaren 25ean, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak "Atxikimenduaren teoria eta ikerketa: psikoterapiarako inplikazioak helduaroan" izeneko prestakuntza-jardunaldi baliotsua antolatu zuen, Bárbara Torres Gómez de Cádiz psikologoak emana. 25 urteko ibilbidea duelarik UPV/EHUko Psikologia Fakultatean irakasle gisa, eta profesionalentzako 45 prestakuntza-ikastaro baino gehiago eszkaini dituelarik, hizlariak atxikimenduaren teoriari buruzko ezagutza zabala partekatu zuen.

Saioa Donostiako Costa Vasca Hotelean egin zen, aretoa guztiz beteta eta 60 pertsona inguru bertaratu zirelarik. Hauek aktiboki parte hartu zuten galdera eta hausnarketen bidez, gaiak arlo psikologikoko profesionalentzat duen interesa eta garrantzia erakutsiz.

Prestakuntzaren helburu orokorra atxikimenduaren teoriaren oinarriak eta helduekiko praktika psikoterapeutikoan dituen aplikazioak ezagutzea izan zen. Barbara Torresek funtsezko atal batzuetan xehatu zuen edukia, teoriaren funtsezko kontzeptuekin eta atxikimendu-estiloekin hasiz, gero esparru klinikoan dituen inplikazioak aztertzeko.


Dinamika parte-hartzailea ezaugarri zuen prestakuntzak zalantzak planteatzeko eta esperientziak partekatzeko aukera eman zien bertaratutakoei, eta hausnarketarako eta elkarrengandik ikasteko giroa sortu zen. Laburbilduz, prestakuntza horrek aukera aberasgarria eskaini zien atxikimenduaren esparrua praktikan txertatu nahi duten psikologoei.

 

 

 

Gehiago irakurri

30 Urr, 24
PODCAST-aren 6. KAPITULUA - HARTUTAKO KALTE ZEREBRALA

PODCAST-aren 6. KAPITULUA - HARTUTAKO KALTE ZEREBRALA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Urriaren 26a Hartutako Kalte Zerebralaren Nazioarteko Eguna da, eta COPGIk gai horri eman nahi dio ahotsa Neuropsikologiaren ikuspegitik.

Hartutako Kalte Zerebrala pertsona baten garunaren funtzionamenduaren bat-bateko afektazioa da, aldez aurretik kalte zerebralik izan gabe, kanpoko lesio bat jasaten duenean, hala nola, traumatismo kraneoentzefalikoa, edo barrukoa, hala nola iktusa, meningitisa, garuneko tumorea edo garuneko anoxia.

Hartutako Kalte Zerebralaren Gipuzkoako Elkartearen arabera, iktusak "batez beste bost gipuzkoarri eragiten die egunero", eta Gipuzkoan 1.800 kasu izaten dira, batez beste, urtean. Espainian, 100 mila kasu baino gehiago dira.

Hori dela eta, COPGIren podcastaren kapitulu berriak Gipuzkoako Hartutako Kalte Zerebralaren Elkarteko neuropsikologoa eta COPGIko Neuropsikologia Arloko arduraduna den Iratxe Beitiaren partaidetza du.

 
Kapitulu osoa entzungai: 

 

 

 

Gehiago irakurri

23 Urr, 24