Joan den azaroaren 14an, Gipuzkoako PsikologIA Elkargo Ofizialak jardunaldi bat antolatu zuen substantziadun adikzioei buruz, zehazki tabakoaren eta cannabisaren kontsumoari buruz. Ezbehar baten ondorioz, cannabisarekiko mendekotasuna duten pertsonekiko esku-hartze terapeutikoan sakontzeko zatia baino ezin izan zen egin.
Prestakuntzaren helburu orokorra izan zen profesionalei estrategia eta ezagutza terapeutikoak ematea, substantzia horren erabilera problematikoei modu eraginkorrean heltzeko.
Ikastaroaren edukia:
1. Cannabisarekin lotutako ezaugarri nagusiak eta oinarrizko kontzeptuak.
2. Kontsumo problematikoa duten pertsonekiko psikoterapian kontuan hartu beharreko funtsezko alderdiak.
3. Cannabisaren erabilera desegokietan esku hartzea eta tratatzea, arreta berezia jarriz saioan aplika daitezkeen tresna praktikoetan.
Prestakuntza Iñaki Martínez Aldanondok eman zuen, adikzioen eta psikoterapiaren arloan ibilbide luzea duen psikologo klinikoak: 31 urteko esperientzia kontsulta pribatuan, 28 urte AGIPADen eta 22 urte ORAINPREBENTZIOAn. Gainera, “Cannabis y consumo responsable” (ORAIN, 2014) liburuaren egilea da.
Ikastaroak ikuspegi praktikoa izan zuen nagusiki, eta bertaratuek parte-hartze handia izan zuten. Izan ere, zalantzak planteatu ahal izan zituzten, kasuak partekatu eta beren praktika profesionalean aplikagarriak ziren estrategia terapeutikoei buruz hitz egin ahal izan zuten.
Gehiago irakurri
21
Aza, 25
Joan den urriaren 31n, ostirala, Alberto Ruiz de Alegria psikologoak “Abordaje familiar en las problemáticas de hijos/as adolescentes” ikastaroa eskaini zuen, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak antolatuta, beren seme-alaba nerabeekin arrisku edo babesgabetasun egoeran dauden familiekin lanean sakontzeko interesa duten profesionalentzat.
Beste behin ere, aretoa erabat bete zen, eta Elkargotik eskerrak eman nahi dizkizuegu etortzeagatik eta modu aktiboan parte hartzeagatik.
Jardunaldian zehar, Alberto Ruiz de Alegriak bere esperientzia kliniko zabala partekatu zuen, oso ikuspegi praktiko eta parte-hartzaile baten bidez, azalpen teorikoa kasu errealen analisiarekin eta ariketa praktikoekin konbinatuz.
Ikastaroaren helburuen artean, nabarmendu zuen garrantzitsua dela profesionalei tresnak eskaintzea zailtasun bereziko uneetan gurasoei laguntzeko, nerabezaroaren berezko prozesuak hobeto ulertzen eta familia-giroa indartzen lagunduz.
Ikastaroaren edukiak, besteak beste, alderdi hauek landu zituen:
•Lehenengo saioetan jaso beharreko funtsezko informazioa.
•Gurasoei transmititu beharreko funtsezko kontzeptuak nerabezaroari, hezkuntzari, familia-giroari eta egoera pertsonalari buruz.
•Ohiko sintomei heltzea, hala nola gurasoen eta seme-alaben arteko indarkeriari, arauak urratzeari, kalamua kontsumitzeari, telefono mugikorra neurriz kanpo erabiltzeari edo eskolako zailtasunei.
•Guraso profil ezberdinen ezaugarriak eta kasu bakoitzaren arabera esku-hartze modu egokienak.
Prestakuntza oso aberasgarria izan zen nerabezaroko testuinguru konplexuetako praktika klinikorako, eta parte-hartzaileen inplikazio handiagatik nabarmendu zen, saioan zehar haien esperientziak eta hausnarketak partekatu zituztenak.
Elkargotik, eskerrak eman nahi dizkiogu Alberto Ruiz de Alegríari, egindako lan bikainagatik, eta parte hartu duten guztiei, ikaskuntza partekatuan laguntzeagatik.
Gehiago irakurri
03
Aza, 25
Gipuzkoako PEOko elkargokideentzako eskaintza esklusibo berriak, gure webguneko “Kanpoko zerbitzuak” atalean aurkituko dituzuenak.
Kasu honetan, Teknologia kategoriari beste eskaintza batzuk gehitu dizkiogu, hala nola web-programazioa, marketina, kontsultak kudeatzeko softwarea, ekipo informatikoak edo pazienteen kudeaketa eta laguntza birtual automatizatua.
Hurrengo estekan kontsula ditzakezu: Kanpo zerbitzuak
Gehiago irakurri
31
Urr, 25
COPGIK INSPIRIRA BIZITZAK EKIMENEAN PARTE HARTU DU
Kutxa Fundazioak antolatutako Inspira Bizitzak ekimena DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta humanitateak eta matematikak) eremuetan lan egiten duten profesionalekin elkartzen dituen topagunea da.
Aurten, 15. edizioan, eta 1.800 parte-hartzaile ingururekin, Psikologiak ordezkaritza izan du, bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako PEOko Gobernu Batzordeko 2 kideren parte-hartzearekin; Mireia Centeno hezkuntza psikologo gisa eta Jesús Muñoz De Ana osasun psikologo gisa.
Topaketa honen helburua ikasleei etorkizunean beren ibilbide profesionalean eta akademikoan erabakiak hartzen laguntzea da, erabakiak hartzen inspiratuz, beren esperientzia, ibilbideak, erabaki onak eta txarrak... azalduz. Halaber, ikasleei beren talentuak identifikatzen eta zaletasunak garatzen lagundu nahi zaie.
Aurten, Jesús Muñoz De Ana 13 hizlarietako bat izan zen, eta bertan zeuden ikasleei etorkizuneko lan aukerak erakusten saiatu zen. Horretarako, 10 minutuko aurkezpen labur bat egin zuen bere ibilbide akademikoari eta lan-ibilbideari buruz, eta psikologiak nola lagun dezakeen eta bizi garen mundua nola alda dezakeen azaldu zien. Bitartean, Mireia Centenok elkarrizketa bat eskaini zion Onda Vascari, ekitaldiaren harira. Ondoren, stand batean egon ziren biak, Psikologiaren lan-arloei buruzko azalpen-poster batekin eta Elkargoko hainbat materialekin batera. Ikasleen zalantzak argitu zituzten, eta entzute aktiborako, zuzeneko interakziorako eta lan-munduak eskaintzen dituen aukerei, zailtasunei, kezkei eta aukerei buruzko informazioa trukatzeko gune bat sortu zuten.
Ikasleek asko bisitatu zuten standa, eta oso galdera interesgarriak egin zituzten ibilbide akademikoetatik edo lan-irteeretatik haratago, jarduera profesionalaren berezitasunei buruz.
Psikologia-lanbidearekiko interesa oraindik ere oso handia dela egiaztatu dugu, eta horrek poztu egiten gaitu.
Gehiago irakurri
23
Urr, 25