Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Gipuzkoako PEO

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
  • ELKARGOAREN APIRILEKO FORMAKUNTZA-image-3
  • ELKARGOAREN APIRILEKO FORMAKUNTZA-image-4
  • ELKARGOAREN APIRILEKO FORMAKUNTZA-image-5

ELKARGOAREN APIRILEKO FORMAKUNTZA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Hizkuntzaren eta irakur-idazketaren zailtasunei buruzko hausnarketa profesionala ikuspegi integraletik


Joan den apirilaren 17an, Elkargoaren egoitzan “Ahozko eta idatzizko hizkuntzaren zailtasunei beste begirada bat” izeneko ikastaroa egin zen, haurren neurogarapenean aditua den psikologoa eta ikaskuntza-zailtasunetan espezializatua dagoen Gemma Sainz Fernández elkargokideak emana.


Prestakuntzak hogeita hamar bat elkargokide bildu zituen, hizkuntzaren eta irakur-idazketaren nahasmenduei buruzko ikuspegi eguneratu batean sakontzeko interesa zutenak. Saioan zehar, zailtasun horiek ikuspegi zabalago batetik ulertzeko aukera emango duen paradigma berri baterantz aurrera egiteko beharra planteatu zen, faktore kognitiboak eta horiek arlo akademikoan duten eragina integratuz.


Ikastaroan, besteak beste, zailtasun kognitiboen eta neurogarapen-arazoen testuingurua landu zen, baita profil kognitibo eta exekutiboaren ebaluazio integrala egitearen garrantzia ere. Era berean, ahozko hizkuntzaren ebaluazioan sakondu zen —ulermenean zein ekoizpenean— eta irakur-idazketaren zailtasun espezifikoetan.


Halaber, esku-hartze eredu ezberdinak aurkeztu ziren eta familien funtsezko eginkizuna azpimarratu zen, psikoheziketak laguntza-tresna gisa duen garrantzia nabarmenduz. Saioak, gainera, hezkuntza-testuinguruei buruzko hausnarketa eta ikerketaren rola jaso zituen, funtzionamendu kognitiboa ulertzeko orduan.


Jardunaldiak ikaskuntza partekatua eta hausnarketa profesionalerako gunea sortzea ahalbidetu zuen, neurogarapenaren nahasmenduen orainari eta etorkizunari buruz, bereziki hizkuntzaren eta irakur-idazketaren zailtasun espezifikoei dagokienez.

 



Gehiago irakurri

30 Api, 26
OSPATUA GIPUZKOAKO PEOren 2026ko BATZAR OROKORRA

OSPATUA GIPUZKOAKO PEOren 2026ko BATZAR OROKORRA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den apirilaren 23an, Gipuzkoako PEOaren 2026ko Batzar Nagusia ospatu zen Elkargoarene goitzan.
 
Saioan zehar, 2025eko ekitaldiari dagokion auditoretza-txostena aurkeztu zen, eta ekitaldi horretako urteko kontuak zein 2026rako aurrekontua onartu ziren.


Halaber, COPGIren 2025eko urteko memoria aurkeztu zen; bertan, Elkargoak urtean zehar egindako jarduera nagusiak jasotzen dira, baita eskainitako zerbitzuei buruzko datu estatistikoak ere.


Azkenik, langabezian dauden profesionalentzat elkargo-kuotaren %50eko murrizketa berritzea berriz ere onartu zen, eta aurten gehieneko urteko muga 6.000 €-ra handitu da.

Gehiago irakurri

27 Api, 26
GIPUZKOAKO PEOk EUSKAL OSASUN ITUNEAN PARTE HARTU DU

GIPUZKOAKO PEOk EUSKAL OSASUN ITUNEAN PARTE HARTU DU

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak Euskal Osasun Itunean parte hartu du eta arreta psikologikoa indartzea eskatu du
 

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak Euskal Osasun Itunaren berrikuspenean parte hartu du; bertan, 2025eko ekainean zehaztutako erronkak kontuan hartuta, egungo egoera aztertu da.

Erakundeak nabarmendu du beharrezkoa dela osasun sistema publikoan arreta psikologikoa nabarmen indartzea, psikologiak ongizatea sustatzeko duen garrantzia azpimarratuz, baita osasun mentaleko arazoen prebentzioan eta tratamenduan ere.

 

Proposamen nagusien artean, Osasun Mentalaren arloan dagoen eskariaren hazkundeari behar bezala erantzuteko, Psikologia Klinikoko profesionalen kopurua handitzea komenigarria dela azpimarratu da.

Halaber, lehen mailako arretan psikologiako profesionalen presentzia zabaltzearen garrantzia azpimarratu da.

Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak modu positiboan baloratzen du prozesu honetan izan duen parte-hartzea, eta herritarren osasun mentala hobetzeko politika publikoen garapenean aktiboki lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du.

Gehiago irakurri

23 Api, 26
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-3
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-4
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-5
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-6
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-7
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-8
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-9
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-10
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-11
  • “PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN-image-12

“PERINATALITATEA: DIZIPLINA ANITZEKO ABORDATZE BAT SAREAN” JARDUNALDIA DONOSTIAKO AQUARIUM-EAN

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

“Perinatalitatea: diziplina anitzeko abordatze bat sarean” jardunaldia Donostiako Aquarium-ean


Joan den martxoaren 13an, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak “Perinatalitatea: diziplina anitzeko abordatze bat sarean” jardunaldia ospatu zuen Donostiako Aquarium-ean, bere Psikologia Perinataleko Lan Taldeak antolatuta. Topaketak hainbat arlotako profesionalak bildu zituen, osasun mental perinatalaren inguruan hausnartu, ezagutza partekatu eta elkarlana indartzeko helburuarekin.