Kargatuz...
Mesedez itxaron pixka bat.

Menua

943 278 712

donostia@cop.es

Gipuzkoako PEO

HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
HasieraAlbisteakGipuzkoako PEO
COPGI-ren LIBURUTEGI DIGITAL BERRIA

COPGI-ren LIBURUTEGI DIGITAL BERRIA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Gipuzkoako PEOk laster formatu anitzeko edukien doako gune digital berri bat izango du bere elkargokideentzat.


Doako katalogo bat izango da, klik bakarrean ideia, ezagutza eta ikuspegi berriak ezagutzeko eskuragarri dauden askotariko tituluekin.


Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak laster doako formatu anitzeko edukien gune digital bat jarriko du martxan bere elkargokideentzat. Bertan, ezagutzak zabaltzera, ideia berriak aurkitzera eta intereseko edukiez gozatzera bideratutako tituluak eskuratu ahal izango dira.


Katalogoak nazioarteko egile ospetsuen tituluak bilduko ditu, hainbat formatutan: ebookak, podcastak, bideoak eta audioliburuak, besteak beste. Katalogoko baliabideek gai ugari hartuko dituzte barne, baita lanbide-arloen arabera banatutako edukiak ere, psikologiaren arlokoak kasu.


Plataforma berri honi esker, COPGIko elkargokideek esperientzia osoagoa izango dute; izan ere, aurkitzen ez dituzten baina interesgarriak iruditzen zaizkien tituluak proposatzeko aukera izango dute, baita intereseko edukiekin zerrendak sortzekoa ere, beste hainbat funtzionalitateren artean.


Ekimen hau Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialeko Gobernu Batzordeak bere elkargokideekin duen konpromezuaren baitan sortu da, eta helburua da haien garapena indartzea mota guztietako prestakuntza-edukien bidez, baita jardun profesionalerako baliagarriak izango zaizkien tresnak eskaintzea ere.


Plataformara sartzeko aukera izango da irtenbidearen beraren webgunearen bidez edo aplikazio mugikorra deskargatuz; bi aukerak laster egongo dira eskuragarri.


Hemendik gutxira informazio gehiago eskainiko dizuegu!

Gehiago irakurri

12 Eka, 26
  • GIPUZKOAKO PEOk “PSIKOLOGIA BITARTEKARITZAREN LANBIDE-ESPARRUAN” PRESTAKUNTZA OSPATU DU-image-3
  • GIPUZKOAKO PEOk “PSIKOLOGIA BITARTEKARITZAREN LANBIDE-ESPARRUAN” PRESTAKUNTZA OSPATU DU-image-4
  • GIPUZKOAKO PEOk “PSIKOLOGIA BITARTEKARITZAREN LANBIDE-ESPARRUAN” PRESTAKUNTZA OSPATU DU-image-5

GIPUZKOAKO PEOk “PSIKOLOGIA BITARTEKARITZAREN LANBIDE-ESPARRUAN” PRESTAKUNTZA OSPATU DU

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den ekainaren 5ean, Gipuzkoako PEOk “Psikologia bitartekaritzaren lanbide-esparruan” prestakuntza-saioa hartu zuen bere Elkargoko egoitzan. Saioaren helburua Psikologiako profesionalak familia-bitartekaritzaren esparrura hurbiltzea izan zen, gatazkak modu eraikitzaile batean kudeatzeko tresna gisa.


Gatazkak ikuspegi kolaboratibo eta ez-konfrontatzaileetatik lantzeko gizartearen gero eta premia handiagoak bitartekaritza gero eta baliabide garrantzitsuago bihurtu du. Testuinguru horretan, Psikologiak ekarpen bereziki baliotsua egiten du emozioei, pertsonen arteko komunikazioari eta harreman-dinamikoei buruzko ezagutzari esker; izan ere, gaitasun horiek funtsezkoak dira bitartekaritzaren jardunean.


Sarrera-mailako prestakuntza honetan familia-bitartekaritzaren eginkizunari buruzko hurbilketa eskaini zen, gatazkak konpontzeko metodo alternatibo gisa, baita praktika psikologikoarekin duen lotura estuari buruzkoa ere.


Programak honako eduki hauek jorratu zituen: bitartekaritzaren printzipioak, mugak eta ereduak; gatazkaren kudeaketan inplikatutako elementu psikosozialak; haustura-prozesuetan agertzen diren inplikazio emozionalak; aldeen arteko interakzioaren kalitatearen eraldaketa birbalorizazio- eta aitortza-prozesuen bidez; eta bitartekariaren lanbide-eginkizuna definitzen duten ezaugarriak.


Saioa Elsa María Pérez Gutiérrez psikologoak eman zuen. 2006tik, 17 urtez, Kantabriako Unibertsitateko Bitartekaritza eta Gatazken Ebazpeneko Masterreko irakaslea izan da. Irakasle-lan hori Psikoterapia Psikoanalitikoko eta Familia Bitartekaritzako jardun pribatuarekin uztartzen du Santanderren eta Reinosa herrian, 2003az geroztik.


Prestakuntzan partekatutako datu interesgarri gisa, gogorarazi zen Espainiako lehen familia-bitartekaritza zerbitzua Donostian sortu zela 1988an, Familian Gatazkan Bitartekatzeko Zerbitzua izenarekin. Ekimen aitzindari hori hasiera batean ezkontza-hausturako prozesuak laguntzeko sortu zen, eta ondoren Estatuko beste hiri batzuetara zabaldu zen.


Gipuzkoako PEOtik eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu zuten pertsona guztiei, eta Psikologiaren lanbide-aukerak zabaltzen dituzten doako prestakuntza-guneen alde egiten jarraituko dugu.

 

 

Gehiago irakurri

11 Eka, 26
DEKANOA “EZAGUTU EUSKAL OSASUN ITUNA” JARDUNALDIAN IZAN DA

DEKANOA “EZAGUTU EUSKAL OSASUN ITUNA” JARDUNALDIAN IZAN DA

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

Joan den ekainaren 8an, Gipuzkoako PEOko Dekanoa den Sonja Massimo “Ezagutu Euskal Osasun Ituna” jardunaldian izan zen. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak antolatu zuen eta Bilboko Euskalduna Jauregian egin zen.

Topaketaren helburua Euskal Osasun Itunaren garapenean egindako aurrerapenak partekatzea eta gaur egun martxan dauden zenbait ekimen aurkeztea izan zen; ekimen horiek pazienteen ikuspegia txertatzen dute Euskal Osasun Sisteman.

Jardunaldian zehar, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martínezek azpimarratu zuen urtebete baino gutxiagoan Eusko Jaurlaritzak osasun-zerbitzuen eskaintza zabaldu duela. Hartutako neurrien artean, Lehen Mailako Arretan profil profesional berriak txertatu direla nabarmendu zuen; horien artean, psikologiako profesionala.

 

 

Gehiago irakurri

11 Eka, 26
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-3
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-4
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-5
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-6
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-7
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-8
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-9
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-10
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-11
  • GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU-image-12

GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU

publicado en Gipuzkoako PEO por Colegio Oficial de Psicología

GIPUZKOAKO PEOk BERE EKITALDI INSTITUZIONALA OSPATU DU, ELKARGOKIDEAK AITORPEN ETA ELKARGUNERAKO JARDUNALDI BATEAN BILDUZ


Joan den maiatzaren 29an, Gipuzkoako PEok urteroko Ekitaldi Instituzionala ospatu zuen Donostiako Costa Vasca Hotelean. Elkargoaren bizitzan dagoeneko sendotuta dagoen hitzordu honek berriro ere Psikologiako profesionalak bildu zituen aitortza, hurbiltasun eta ospakizun partekatu giroan.

 

Ekitaldiaren bidez, Elkargoa osatzen duten pertsonen ibilbidea eta konpromisoa balioan jarri ziren. Horretarako, lehenik eta behin, elkargokide diren eta 25 urte edo gehiagoko antzinatasuna duten profesionalei zilarrezko pina eman zitzaien, haien ibilbide profesionalari aitortza eta eskerrona adierazteko.

Era berean, 2025 eta 2026 urteetan Elkargoan sartu diren pertsona elkargokideei ongietorri ofiziala egin zitzaien, ongietorriko pina eta elkargokidetza diploma emanez, Gipuzkoako PEOko komunitate profesionalean duten integrazioa sinbolizatuz.

 

Jardunaldiko unerik hunkigarrienetako bat Javier Sainzi egindako omenaldia izan zen. Gipuzkoako PEOko Batzorde Deontologikoko presidente den aldetik, organo horretan emandako 40 urteko dedikazioa eta konpromisoa aitortu zitzaizkion. Bere ibilbide luzeagatik eta etika profesionalaren garapenean eta sendotzean egindako ekarpenagatik eskerrak emateko, oroigarrizko plaka bat eman zitzaion.

Azpimarratzekoa da, halaber, Javier Sainzek 2023. urtetik Estatuko Batzorde Deontologikoko presidenteorde kargua betetzen duela; ardura horrek agerian uzten du haren esperientzia zabala eta Psikologiaren esparru deontologikoari lurralde-eremutik harago egiten dion ekarpena.

 

Jardunaldia hotelaren harreragunean egindako koktel batekin amaitu zen. Une horrek lankideen arteko topaketa giro lasai eta atseginean partekatzeko aukera eman zuen, esperientziak trukatzea eta lotura profesionalak sendotzea sustatuz.

Gipuzkoako PEOtik, topaketa hau posible egin zuten pertsona guztien bertaratzea eta parte-hartzea eskertu nahi ditugu, eta gure elkargo komunitatearentzat hain esanguratsua den ekitaldi honen etorkizuneko edizioak partekatzen jarraitzea espero dugu.

Gehiago irakurri

02 Eka, 26